Fernando Mardones

DESBIDERATZEAK

2020ko EKAINAK 12- ABUZTUAK 30


ARGAZKIGINTZAREN ARRASTOA IKUSGAIAREN ERALDAKETA GISA

MARIJE. Madera fotoxilográfica + Proceso abrasivo + Serigrafía / 20 x 24 cm.EL TABURETE DEL TALLER. Madera fotoxilográfica + Proceso abrasivo + Serigrafía / 40 x 50 cm.


Memorian oroitzapenik sendoenak “grabatuta” edo “inprimatuta” daudela esaten dugun bezala, funtzionamendu hori antzeman daiteke estudioan garatzen dudan praktikan. Hortxe sortzen dira, lan-prozesuan zehar, lanen eta artisten oroitzapenak, besteak beste Land Art-ekin lotutakoak, lurreko zuloaren edo lubakiaren gaineko erreferentzien bidez –, edo Body Art-arekin lotuak, –gorputzeko orban eta tatuajearen bitartez–.

Grabatuarekin eta pinturarekin lotutako nire praktika artistikoan, hainbat lan garatu ditut argazki-irudiaren gainean, transferentzia eta grabatu bidez helarazteko irudi hori metal, egur eta paperean inprimatutako euskarri desberdinetara. Izan ditzakeen “desbideratzeak” sakontzea izan da xedea, ikus daitekeen hori zalantzan jartzeko.



Eremu honetan ikertzean, grabatuaren eta inprimaketaren arloko teknika bereziak aplikatu ditut, hotzezko transferentzia-prozesuen eta prozesu urratzaileen bidez. Prozesu horiek, hain zuzen, baliagarriak izan zaizkit Durangoko Arte eta Historia Museoko erakusketa honetan ikusgai dudan proposamen artistikoa garatzeko.

Ikusizko arteen praktikan, teknika aplikatuekin garatzen den ofizioa hasiera bat baino ez da, artelan batean presente dagoen misterioaren ateetara garamatzan bidearen hasiera. Baina misterio hori bakardadean aztertu behar dugu, eta, beti, lehen aldiz.

SERIE ELEMENTAL. Papel + Fotoxilografía + Proceso abrasivo / 47 x 73 cm.MAKINA. Papel + Fotoxilografía + Proceso abrasivo / 106 x 76,5 cm.Memorian oroitzapenik sendoenak “grabatuta” edo “inprimatuta” daudela esaten dugun bezala, funtzionamendu hori antzeman daiteke estudioan garatzen dudan praktikan. Hortxe sortzen dira, lan-prozesuan zehar, lanen eta artisten oroitzapenak, besteak beste Land Art-ekin lotutakoak, lurreko zuloaren edo lubakiaren gaineko erreferentzien bidez –, edo Body Art-arekin lotuak, –gorputzeko orban eta tatuajearen bitartez–. Grabatuarekin eta pinturarekin lotutako nire praktika artistikoan, hainbat lan garatu ditut argazki-irudiaren gainean, transferentzia eta grabatu bidez helarazteko irudi hori metal, egur eta paperean inprimatutako euskarri desberdinetara. Izan ditzakeen “desbideratzeak” sakontzea izan da xedea, ikus daitekeen hori zalantzan jartzeko. Así como en la memoria, los recuerdos más fuertes los describimos como aquellos que están “grabados “o “impresos”, este funcionamiento, tiene su correspondencia con mi práctica en el estudio. Es ahí, donde surgen durante el proceso de trabajo, recuerdos de obras y de artistas como los del Land Art, –por las referencias al surco y a la zanja de la tierra–, o del Body Art, –por la cicatriz y el tatuaje en el cuerpo–. Desde mi práctica artística con el grabado y la pintura, he desarrollado una serie de trabajos en paralelo sobre la imagen fotográfica, para traducirla por transferencia y grabado sobre diversos soportes fotoimpresos en metal, madera y papel. El fin ha sido profundizar en sus posibles “desvíos”, como una manera de cuestionar lo visible.


Lagin honetarako bereziki aztertu nahi izan dut grafikatik garatzen den eraldaketaren funtzionamendua. Eraldaketa hori argazkiarekin sinbiosian hedatzen den unea jaso nahi izan dut, eduki plastikoek dituzten gaitasun adierazleak erakusteko. Obrek emozioak eta pentsamenduak proiektatzeko hartzen dituzten “desbideratzeen” zioz sortzen dira, izan ere, edukiak. Eta, hipotesi horretan, begiradaren funtzioa da eragiketa horren eragina ulertzea, eta, hala, materialak, euskarriak, koloreak eta distirak “pantaila” bihurtzea, zertarako eta erantzunak imajinatzeko argazkiaren aztarnak erregistro aktiboago bat eskura dezan jarraitu duen prozesuaren gainean. Hala eraikitzen da, eta fintzen, irudi berezi bat, edo ezagutza hori hartzeko prozesua garatzen da, eta beraz, lana intentsitate handiagoz sentitzen da.

Lan hauek ekoiztean elkarren arteko loturak sortzen dira; horietakoren bat aurrekoaren bilakaera edo hurrengoaren aurrerapena izan daiteke, ikuspegi sortzailetik argazki-aztarna interpretatzeko. Hartara, erliebe moduan (euskarriak-matrizea) eratutako pieza inprimatuek eta paper gainean grabatutako estanpek idazkuntza bera baliatzen dute, kontzeptualki eta formalki, zeinu propioaren bidez.


XILOGRAMA 3 MADERAS. Madera + Fotoxilografía + Proceso abrasivo + Tinta / 100 x 50 cm. SERIE EZKERRALDEA (IMPRESIÓN MEMO). Papel + Fotoaguafuerte sobre zinc + Reserva vinílica / 98 x 49,5 cm.

BALCÓN CTT. Papel + Fotoserigrafía digital / 28 x 21 cm.MAX. Papel + Fotolitografía / 12 x 12 cm.


Bestalde, lan hauek modu irekian eta aldakorrean planteatuta daude. Ezarritako muga fisiko eta sinbolikoak gainditu ahal izateko asmoz egin dira, ikusten denaren eraldaketa gisa ulertzen baitira, batez ere euskarri metalikoetan; eraldaketa horren erantzule dira bai aretoaren argiztapenaren ondorioz sortutako islak (lanen gainean eragina dutenak), bai metalaren azalerak sortzen duen distira.

Hala, ikusleak, artelanaren aurretik pasatzean, lana bere begiradarekin hartu eta bereganatu egiten du. Isletan lanaren aldakuntza formal askotarikoak birdeskubritu ditzake, ikusgarritasun berri bat aurkituz, denbora eta espazio horretan hedatu ahala. Horrenbestez, ezinbestekoa da zentzu emozionalarekin bat egitea, materia, teknika eta sentikortasuna uztartzen dituen eta eskuz eginda dagoen lanaren eskutik.


Fernando Mardones. PORTLAND GALINDO. Pulpa de papel + Fotoserigrafía / 70 x 61 cm.
PORTLAND GALINDOpulpa de papel + Fotoserigrafía / 70 x 61 cm.
Fernando Mardones. SERANTES ROJO. Pulpa de papel + Fotoserigrafía / 70 x 61 cm.
SERANTES ROJOPulpa de papel + Fotoserigrafía / 70 x 61 cm.

Fernando Mardones. SOLERA (CMYK) Cobre + Fotoaguafuerte / 4 piezas de 56 x 66 cm.
SOLERA (CMYK)Cobre + Fotoaguafuerte / 4 piezas de 56 x 66 cm.

Fernando Mardones. AUTORRETRATO Madera fotoxilográfica + Proceso abrasivo + Serigrafía/ 20 x 20 cm.
AUTORRETRATOMadera fotoxilográfica + Proceso abrasivo + Serigrafía/ 20 x 20 cm.

Curriculum laburtua

Artista bisuala eta doktoregoa UPV/EHUn. UPV/EHUko Unibertsitateko irakasle titularra 1987tik. 1976an hasi zen artista gisa, eta 1985ean egin zuen lehen bakarkako erakusketa. 24 bakarkako erakusketa eta 90 erakusketa kolektibo baino gehiago egin ditu, nazionalak eta nazioartekoak.

Bere praktika artistikoa grafikaren eta pinturaren esparruan kokatzen da, non bere hizkuntza bisualaren bilakaera erakusten duen, oinarrien eta adierazpen-baliabideen bitartez. 2016tik 2018ra, Portugalgo Guardiako Artearen Nazioarteko sinposioan parte hartu du, obra grafikoa teknika berritzaileekin garatuz.

Hemen du obra: Gasteizko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Liburutegi Nazionala (Madril), UPV/EHU eta Museu da Guarda (Portugal).

Fernando Mardones. Firma.

Durango Telebistaren erreportajea. Ibilbide bat Fernando Mardonesen erakusketatik, non artistak eta museoko zuzendariak parte hartzen duten.