ALBRECHT DÜRER

JATORRIZKO GRABATUAK

1471-1528


2019ko ABENDUAK 4 - 2020ko OTSAILAK 2


Erakusketa

Albrecht Dürer artista alemaniarra –Alberto Durero izenez hispanizatua- Berpizkundeko grabatu europearren aitzindaria izan zen. Oso gutxitan erakutsi dira bere obrak euskal museoetan; hauxe da Euskadin haren lanari erakusketa bat eskaintzen zaion lehen aldia Gugghenheimek 2007an antolatu zenaz geroztik. Erakusketa honetan Dürerren 28 grabatu eta beste artista batzuen 11 daude ikusgai, Bilboko Arte Ederren Museoak eta norbanako bildumagileek eskuzabaltasunez utzitakoak.



Albrecht Dürer. San Jerónimo en su gabinete , 1514.
Albrecht Dürer. San Jerónimo en su gabinete , 1514.


Albrecht Dürer

Albrecht Dürerri (Nüremberg, 1471-1528) “Iparraldeko Leonardo” ezizena jarri zioten, sortzaile bikaina eta polifazetikoa zelako (margolaria, marrazkilaria, akuarela-egilea, grabatu-egilea, teorikoa…). Hogeitamar urte bete aurretik grabatuen artea irauli zuen, anbizio eta kalitate maila handiarekin. Bere lanak hainbat maisurengan izan zuen eragina: Rafael, Tiziano, El Greco, Velazquez, Goya… Erakusketan Dureroren etapa guztietako grabatuak daude ikusgai, eta obra horien aurretik bere maisu izan zen Michael Wolgemuten xilografia bi ere badaude.