DOHAINTZAK 2016-2021

EKAINAK 11 - ABUZTUAK 29


Museoaren bilduma handitzea, zalantzarik gabe, ingurune jakin batean kultura aberasteko ekintzarik eraginkorrenetako bat da. Hainbat bide daude pieza artistikoak eskuratzeko; bai erosketaren bidez, bai dohaintzen bidez. Azken kasu horretan, herritarrek aberasten dute museoko bilduma, eta, beraz, jendeak nortasuna ematen dio bildumari.

Pablo Picasso. Emakumea umearekin. Faksimile. 23,9 x 45,5 zm. Dohaintza partikularra
Pablo Picasso. Emakumea umearekinFaksimile. 23,9 x 45,5 zm.Dohaintza partikularra

Erakusketa honetarako, azken 5 urteetan beren piezak museoari dohaintzan eman dizkioten bildumagile eta artistengan jarri nahi izan dugu arreta. Dohaintzak ugariak izan dira museoa ireki zenetik; beraz, aukeraketa bat egin behar izan da, eta denbora-tarte horretara mugatzea erabaki dugu.

Foto Germán. Landazuri Botika (Durango). 1915. Argazkia. 23 x 17 zm. Rosa Ortiz –Coronado Elejoste andrearen dohaintza
Foto Germán. Landazuri Botika (Durango)1915. Argazkia. 23 x 17 zm.Rosa Ortiz –Coronado Elejoste andrearen dohaintza
Gabriel Maureta y Aracil. Durangoko baserritarra. 1872-1876. Kromolitografia. 28 x 21 zm. Dohaintza partikularra
Gabriel Maureta y Aracil. Durangoko baserritarra1872-1876. Kromolitografia. 28 x 21 zm.Dohaintza partikularra

Ez dugu aukera galdu nahi museoaren fundaziotik obrak erosi eta dohaintzan eman dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko, horiek gabe ez baikenuke egungo bilduma izango. Besteak beste, Leopoldo Zugaza jaunak zentroaren lehen urteetan egin zuen lan bikaina azpimarratu nahi dugu. Bere lanaren emaitza da gaur egun gure harribitxi handia den euskal arte garaikidearen bilduma ikusgarria.

Erakusketa honek pertsona horien guztien omenaldia izan nahi du.

Javier Urquijo. Distantzia. 1998. Akrilikoa mihise gainean. 195 x 195 zm. Dohaintza partikularra
Javier Urquijo. Distantzia1998. Akrilikoa mihise gainean. 195 x 195 zm.Dohaintza partikularra
Ramón Zuriarrain. Izenbururik gabea. 2020. Oleoa mihisean. 27 x 35 zm. Artistaren dohaintza
Ramón Zuriarrain. Izenbururik gabea2020. Oleoa mihisean. 27 x 35 zm.Artistaren dohaintza

Une hau aprobetxatzen dugu herritarrak guztion museo bat eraikitzen laguntzera gonbidatzen jarraitzeko, ondare partikularra ondare orokor bihurtzeko, hau da, gure ondarea.

Daniel Tamayo. Durangaldea2017. Inpresio digitala. 50 x 210 zm.Dohaintza partikularra
Christine Etchevers. Paquettes et boutons d’or. 2014. Akrilikoa mihise gainean. 160 x 232 zm. Artistaren dohaintza
Christine Etchevers. Paquettes et boutons d’or2014. Akrilikoa mihise gainean. 160 x 232 zm.Artistaren dohaintza
María Jesús Cueto. Tartagliari homenaldia. 1989-1993. Alabastroa. 143 x 143 x 7 zm. Artistaren dohaintza
María Jesús Cueto. Tartagliari homenaldia1989-1993. Alabastroa. 143 x 143 x 7 zm.Artistaren dohaintza


Durangoko Arte eta Historia Museoa - "Dohaintzak 2016-2021" erakusketa - Aretoko ikuspegia