Mari Puri Herrero

MARI PURI HERREROREKIN BERBETAN. MUSEOKO BILDUMAKO GRABATUAK.

2021ko ABENDUAK 03 - 2022ko OTSAILAK 20


Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia MuseoaMari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa

BIOGRAFIA

Bilbon jaio zen Mari Puri Herrero, 1942an. Urte batzuk geroago, Donostiako Ascensio Martiarena tailerrean hasi zuen bere ibilbide artistikoa. 16 urte zituela, Madrilera joan zen. Bertan, marrazketa eta pintura ikasketak egin zituen Arte Ederren Zirkuluan eta Prado Museoan. Madrilen egon zen garaian, linoleoa eta akuafortea lantzen hasi zen.

1966an, Bizkaiko Aldundiaren eta Herbehereetako Gobernuaren beka bat jaso zuen, Amsterdamen ikasteko. Hala, Rijsmuseum museoan aurrez aurre ezagutu ahal izan zuen grabatzaile handien lana, besteak beste Rembrandtena, ondoren bere lanetan antzeman ahal izan zen bezala.

1969 eta 1971 artean, Parisera lekualdatu zen. Han, korronte figuratiboa ezagutu zuen, bere lanetan agertzen dena ikuspegi sinbolista batetik. Bilbora itzultzean, erakusketa ugari egin zituen, bai estatu-mailan, bai Europan. Horri esker, euskal kultura artistikoko figura esanguratsuenetako bat bihurtu da. 1978an, Marijaia sortu zuen, Bilboko Aste Nagusiko irudi ospetsua..

*

Hainbat eremu artistikotan egin du lan. Pinturan gailendu izan da, jatorri inpresionista duen pintzelada solteari esker, eta grabatuan, bere beharrizan plastikoen arabera teknika desberdinak erabiliz (akuafortea, linoleoa, xilografia...).

Bere lanean, Mari Puri Herrerok errealismoa eta fantasia nahasten ditu, mundu ziurgabe bat sortuz. Marrazkiaren eta kolorearen gaineko gaitasunari, konposizioen orekari eta irudimen izugarriari esker, ikonografia pertsonala sortzeko gai izan da artista hau. Ondoren, bere ibilbidean zehar, ikonografia hori bera hari gidari moduan berrinterpretatu du. Izaki asmatuak eta arketipikoak agertzen dira artista honek sortutako eszenatoki eta paisaietan, poesia eta fabulazioz betetako unibertso bat eskainiz.


Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia MuseoaMari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Exposición - Mari Puri Herrero - Exposición Museo de Arte e Historia de DurangoExposición - Mari Puri Herrero - Exposición Museo de Arte e Historia de Durango

ERAKUSKETA

Mari Puri Herreroren lanak jendaurrean azaltzeko interesa eta beharra dago erakusketa honen atzean, asko baitira Durangoko Arte eta Historia Museoan dauden bere obrak. "Jantokia" koadroa, zehazki, euskal arte garaikidearen aretoan egoten da, baina, horrez gain, museoko biltegian artista honen lan ugari gorde dira 35 urte baino gehiagoz; batez ere, grabatuak eta marrazkiren bat.

Luzaroan gordeta eduki ostean, lan horiei daukaten garrantzia eman nahi izan diegu. Horretarako, "Mari Puri Herrerorekin berbetan" erakusketa antolatu dugu, museoko bilduma jendaurrean azaltzeko eta, bide batez, obra horiek zaharberritu eta marko egokietan jartzeko, kontserbazio plan zorrotza jarraituz.

*

Guztira 27 grabatu, 11 marrazki eta 4 liburu/album egongo dira ikusgai, lehen aldiz. Museoko bildumakoak diren 40 obra baino gehiago, eta, horrez gain, artistaren lankidetzari esker lortu ditugun 9 grabatu, 90. hamarkadatik 2015 urtera arte egindakoak.

*

Artista honekin berbetan, hurbilagotik ezagutu ahal izan ditugu bai bere ibilbide artistikoa, bai bere lanak egiteko modua. Erakusketa honek, izan ere, aurrez aurre garamatza artista bilbotarraren obra "ezkutatura". Berarekin berbetan, begiak ez ezik, ezagutza ere zabalduko zaigu. Beraz, bere lanei buruzko zehaztasun oro ezagutu nahi baduzue, berarekin izandako elkarrizketa irakurtzera animatzen zaituztegu.


BERBETAN

Noiz eta zergatik hasi zinen grabatzen?

Estanpak betidanik iruditu izan zaizkit deigarriak, bai liburuetako ilustrazioetan, bai soltean. Erakarri egiten ninduten. Madrilera ikastera iritsi nintzenean, ofizio hori ikasteko tailerrei buruzko informazioa biltzen hasi nintzen. 1961ean hasi nintzela uste dut. Orduan, grabatuak ez zuen interes handirik pizten.

Zer ematen dizu grabatuak beste teknika batzuek ematen ez dizutenik?

Estanparen giroak txunditu egiten nau. Irudi batean gertatzen ari den zerbait ikus dezaket, gertatzen ari den hori zer den ondo ez dakidan arren. Batzuetan, kaletik noala, esaldi bat entzun eta giro bat iradokitzen dit, istorio bat, nahiz eta ez dakidan zehazki zein. Grabatuak botere iradokitzaile hori dauka, eta, horri esker, historian zehar obra apartak sortu dira, besteak beste Dureroren "Melankolia", Goyaren serieek ( "Gerraren hondamendiak", "Apetak"...) edo Picassoren ( "La Suite Vollard") –batzuk aipatzearren– nekez lortuko zuketen giro hori pinturan, margolari bikainak izan arren. Rembrandtek, esate baterako, autoerretratu zoragarriak margotu zituen, baina akuaforte teknikan egindako erretratuek gizona bere eguneroko bizitzan murgilduta erakusten dute, gertatzen ari den zerbaiten barruan balego bezala.

Beste elementu batzuk ere gustatzen zaizkit grabatuan: lan egiteko materialak, kobrea, izpiliku eta argizari usineko berniza, trementina... Plantxa marraztu eta grabatzean, ezin duzu azken emaitza ikusi, harik eta estanpatzen duzun arte. Gainera, ispiluan bezala agertzen da. Orduan ikusten duzu benetan zer egin duzun. Ordura arte, imajinatu baino ez duzu egin. Hau da, nahiko itsuan egiten duzu lan eta hori zirraragarria da.

Linoleoa edo akuafortea? Zergatik?

Linoleotik hasi nintzen. Teknika hori askoz ere sinpleagoa da, soilagoa, eta horrek badu bere xarma, batez ere irudi jakin batzuetan.

Hala ere, askoz ere gehiago aritu naiz akuafortean. Teknikoki askoz konplexuagoa da, eta, orokorrean, gehiago betetzen du nik lortu nahi dudana; zuritik beltzera lortzen diren tonu guztiei esker, atmosferikoagoa da. Ni pintore-grabatzailea naiz, eta akuafortea hurbilago dago pinturatik.

Zer oroitzen duzu 1982an Ezkurdiko aretoetan ospatu zen erakusketatik?

Gogoan dut orduan berpizkunde antzeko bat zegoela, urte gris batzuen ostean artearen eta, orokorrean, kulturaren gaineko interes handia piztu zela. Egoera errepikaezina izan zela uste dut. Gainera, jendearekiko hurbiltasuna oso atsegina zen. Guztiak ezagunak izanik, iritziek eta iruzkinek elkarrizketa orokor eta atsegin bat osatzen zuten.

Zure grabatuetan istorioak kontatzen dituzu. Inoiz pentsatu al duzu eleberri bat idaztea?

Tira, berez ez ditut istorioak kontatzen. Nire lanak ikusi dituen inork ezingo luke kontatu zer gertatu den "istorio" horretan. Irudiak eta hitzak iradokitzen saiatzen naiz. Irakurtzea oso atsegin dut, eta, beraz, konturatzen naiz zein zaila den idaztea. Ez dut nire burua horretan ikusten.

Zure irudietan mundu oniriko bat ikusten da. Zure ametsak irudikatzen al dituzu? Edo asmatutako eszenak dira?

Unean-unean sortzen diren irudiak dira. Batzuetan, zuzenean datoz amets batetik eta, beste batzuetan, bizitzatik, ez baitzait iruditzen bizitza ametsetatik oso ezberdina denik.

Aurpegiak eta buruak sarri agertzen dira zure lanetan. Badago horretarako arrazoi berezirik?

Buruak gure pentsamenduen gordelekua dira, saihestu ezinekoak. Hala ere, esango nuke nire lanean irudiok apurka-apurka geroz eta txertatuago daudela naturan. Prozesu naturala izan dela uste dut.

"Jantokia" eta bere bertsio guztiak maiz aurkitzen dira zure lanean. Zergatik? Zer da zuretzat mahaian jesartzea?

Mahaian eserita, sukaldariaren figura hori irudikatzen dut, oinez, begira, handik hona, denen gainetik doan agintaritza bat bezala. Indar handiko figura iruditzen zait, benetako bizitzan aurkitu daitekeena. Jantoki batean, gainera, are bistakoagoa da, jaten emateko zain baitzaude. Harrigarria da.

Zein da grabaketaren zailtasunik handiena?

Nire ustez, elementu teknikoak zure kontra daudenean aurkitzen duzu zailtasunik handiena. Esaterako, plantxa ondo leunduta ez dagoenean, berniza ondo ez dagoenean, azidoa pasatuta dagoenean... Halakoetan, ezin izaten naiz kontzentratu.

Zer helarazi nahi zenuen "El hombre que quería morir…" liburuarekin?

Niretzat, artelana zabalik dago begira dagoen horrentzat. Izan ere, ikusle bakoitzak bere esperientzia eta sentikortasun propioa dauzka, eta horiek nekez izango dira artistaren berberak. Horregatik iruditzen zait transmititu nahi izatea…ideia nahiko hutsala dela. Ikusle bakoitzak bere mundu propioa duelako, bere ikuspegia.

Artelana ikuslearentzat zabalik dagoen obra bezala ulertzeak libreago sentiarazten dit nire lanean, nik neuk ere ez baititut ezagutzen egiten ari naizen lanaren gako guztiak.

Zure lan egiteko modua aldatu al da? Zein alde dago 70eko hamarkadako grabatuen eta egungoen artean?

Argi dago urteen poderioz lan egiteko modua eta gaiak aldatu egiten direla. Nire kasuan, natura geroz eta nabarmenagoa bilakatu dela uste dut. 70eko hamarkadan, pertsonen artean hain dentsoa zen garai hartan, beharbada pertsonak nituen presenteago, baina natura ere beti agertzen zen. Izan ere, herri honetan, gertatzen den guztiaren atzean mendiak daude.

Zerekin zaude erosoago, pintzelarekin ala gubilarekin?

Teknika bakoitzak ikuspegi bat ematen du. Batzuetan, boladen arabera teknikaz aldatzen dut eta hori oso lagungarria zait, horiei buruz daukadan ikuspegia berritzen baitzait. Esango nuke nire grabatuetan pinturatik asko dagoela eta nire pinturetan grabatutik asko. Lehen ere esan dudan bezala, pintore-grabatzailea naiz.

Zein artista izan dira zure inspirazio-iturri? Zu ere beste artista batzuen inspirazio-iturri izan zarela uste al duzu?

Artea oso gustuko dut eta, beraz, asko gustatzen zait ikustea, denetariko gauzak. Ziur aski, ikusten dudan horrek guztiak eragina dauka nire lanean.

Nire hastapenetan, besteen eraginak nabarmenagoak ziren, Goyarena esaterako.

Hasieran gauza hauek oso estu hartzen nituen. Ondoren, apurka- -apurka, argiago agertu da nire alde pertsonala eta, aldiz, eraginak sotilagoak bihurtu dira. Eta beste batzuen inspirazio-iturri izan naizen ala ez... Ez dakit zer esan.

Grabatzailea izateaz gain, pintore handia ere bazara. Hainbat kolore erabiltzen dituzu, bizitasun handikoak gainera. Zure burua kolore batekin definitu beharko bazenu, zein izango litzateke?

Nire ustez, kolore guztiak dira ederrak, baldin eta ondo lagunduta badaude. Urdinak, esaterako, beti erakartzen nau. Aurten, udaberri-udan, berde biziak obsesionatuta eduki nau. Udazkeneko koloreetarako ez dago hitzik...

Paisaia edo erretratua?

Dena nahastuta.

Joan Gurutzekoaren poesiak ilustratu zenituen. Liburu gehiago ilustratzea gustatuko litzaizukeen?

Lan hura izugarri gustatu zitzaidan. Ondoren, beste liburu bat egin nuen Emily Dickinsonen poema batekin. Ikaragarri gozatu nuen. Poesia asko gustatzen zait.

Egin ditudan lan hauek puntualak izan dira, eta, aldi berean, bikainak, baina ezingo nuke edozein liburu ilustratu.

Zure ustez, Amsterdamera joan ez bazina, zure lana ezberdina izango litzatekeen?

Herbeheretara joatea erabaki nuen, han pintore-grabatzaileen tradizio handia zegoelako. Amsterdamen eman nituen urte horiek funtsezkoak izan ziren niretzat; izugarri ikasi eta ikusi nuen, are gehiago kontuan hartuta giro oso gris batetik nentorrela.

Beti jo izan zaituzte pintore figuratibotzat. Zuk nola definituko zenuke zure burua?

Tira, hori oso erlatiboa da. Nire belaunaldia abstrakzioa gailentzen zen garaiaren ostean sortu zen. Orduan, normaltzat jotzen genituen obra guztietako balio abstraktuak: kolorea, testura, erritmoa, materialak eta abar. Baina, horrez gain, gauzak irudikatu nahi nituen eta horixe egin nuen.

Irudikatzen dituzun gizon gehienek gorbata daramate. Zer esan nahi du horrek?

Denboraldi luze batez deigarriak iruditu zitzaizkidan gorbata zeramaten gizonak; orain ez ditut hainbeste egiten. Ez dakit oso ondo zergatik egiten nuen. Bereizgarri antzeko bat iruditzen zitzaidan, kolorearekin jolasteko aukera bat... ez dakit.

Ba al dago probatu ez duzun eta ikasiko nahiko zenukeen teknikaren bat?

Orain gustura aritzen naiz nire erara, baina ez dago jakiterik etorkizunean beste modurik beharko ote duzun.



Sasi komedia 1972. Akuafortea 29,5 x 39,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Sasi komedia1972. Akuafortea29,5 x 39,5 cm
Bitxiak dira 1975. Akuafortea eta erretxina 31,3 x 39,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Bitxiak dira1975. Akuafortea eta erretxina31,3 x 39,5 cm
Hezurdura 1980. Akuafortea 76,5 x 53,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Hezurdura1980. Akuafortea76,5 x 53,5 cm
Igande arratsaldea 1972. Akuafortea eta punta lehorra 39 x 50 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Igande arratsaldea1972. Akuafortea eta punta lehorra39 x 50 cm
Pausoa 1972. Akuafortea 15,5 x 19,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Pausoa1972. Akuafortea15,5 x 19,5 cm
Zerbait mistikoa 1972. Akuafortea eta erretxina 39 x 48,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Zerbait mistikoa1972. Akuafortea eta erretxina39 x 48,5 cm
Inspirazioa 1984. Akuafortea 20,6 x 17 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Inspirazioa1984. Akuafortea20,6 x 17 cm
Eguna 1986. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela 22,5 x 31 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna1986. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela22,5 x 31 cm
Gaua 1985. Tinta beltza, bioleta eta sangina luma-muturrarekin 21,1 x 21,1 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Gaua1985. Tinta beltza, bioleta eta sangina luma-muturrarekin21,1 x 21,1 cm
Naturaren pintura 1989. Akuafortea 69 x 49 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Naturaren pintura1989. Akuafortea69 x 49 cm
Inora ez 1975. Akuafortea eta erretxina 29, 5 x 38,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Inora ez1975. Akuafortea eta erretxina29, 5 x 38,5 cm
Gizona paperekin 1977. Akuafortea eta erretxina 39 x 54,6 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Gizona paperekin1977. Akuafortea eta erretxina39 x 54,6 cm
Bisita gabe 1975. Akuafortea eta erretxina 20,8 x 24cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Bisita gabe1975. Akuafortea eta erretxina20,8 x 24cm
Bilera 1978. Akuafortea 11 x 12 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Bilera1978. Akuafortea11 x 12 cm
Bisita 1979. Azukre erara grabatua 18,3 x 25 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Bisita1979. Azukre erara grabatua18,3 x 25 cm
Karta igarlea 1977. Punta lehorra eta erruleta 12,2 x 11,2 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Karta igarlea1977. Punta lehorra eta erruleta12,2 x 11,2 cm
Izenbururik gabe 1989. Akuafortea 7,8 x 10,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Izenbururik gabe1989. Akuafortea7,8 x 10,5 cm
Umezurtza 1972. Akuafortea eta erretxina 14 x 14 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Umezurtza1972. Akuafortea eta erretxina14 x 14 cm
Epailea 1977. Akuafortea eta erretxina 11 x 13,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Epailea1977. Akuafortea eta erretxina11 x 13,5 cm
Esaten duena! (II) 1977. Akuafortea eta erretxina 12 x 11,3 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Esaten duena! (II)1977. Akuafortea eta erretxina12 x 11,3 cm
Denbora igaro 1975. Akuafortea 11,3 x 12,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Denbora igaro1975. Akuafortea11,3 x 12,5 cm
Ay 1984. Akuafortea 35 x 34,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Ay1984. Akuafortea35 x 34,5 cm
Izenbururik gabe 1982. Akuafortea eta punta lehorra 34,5 x 35 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Izenbururik gabe1982. Akuafortea eta punta lehorra34,5 x 35 cm
Txotxongiloa 1968. Akuafortea eta erretxina 18 x 23,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Txotxongiloa1968. Akuafortea eta erretxina18 x 23,5 cm
Tertulia 1968. Akuafortea 21,2 x 30,2 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Tertulia1968. Akuafortea21,2 x 30,2 cm
Familia oroitzapena 1975. Akuafortea eta erretxina 23,3 x 19 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Familia oroitzapena1975. Akuafortea eta erretxina23,3 x 19 cm
Juan Gurutzekoa 1976. Akuafortea, erretxina eta arraska 26 x 20,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Juan Gurutzekoa1976. Akuafortea, erretxina eta arraska26 x 20,5 cm
Jangela 1979. Akuafortea eta erretxina 34,5 x 44,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Jangela1979. Akuafortea eta erretxina34,5 x 44,5 cm
Izenbururik gabe 80. hamarkada. Tinta bioleta luma-muturrarekin 23,5 x 19,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Izenbururik gabe80. hamarkada. Tinta bioleta luma-muturrarekin23,5 x 19,5 cm
Negua 1985. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela 21,1 x 19,3 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Negua1985. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela21,1 x 19,3 cm
Txoriburua 1986. Tinta beltza luma-muturrarekin 21 x 17,3 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Txoriburua1986. Tinta beltza luma-muturrarekin21 x 17,3 cm
Jaten 1986. Akuarela 23 x 31 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Jaten1986. Akuarela23 x 31 cm
Izenbururik gabe 1986. Akuarela 37 x 47,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Izenbururik gabe1986. Akuarela37 x 47,5 cm
Figura 1986. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela 18 x 12,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Figura1986. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela18 x 12,5 cm
Hegoa 1986. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela 17,7 x 12,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Hegoa1986. Tinta bioleta luma-muturrarekin eta akuarela17,7 x 12,5 cm
Zuhaitza 1986. Akuarela 18 x 12,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Zuhaitza1986. Akuarela18 x 12,5 cm
Paradisutik kanporatzea 1986. Akuarela 18 x 12,5 cm - Mari Puri Herrero - Erakusketa · Durangoko Arte eta Historia Museoa
Paradisutik kanporatzea1986. Akuarela18 x 12,5 cm

Erakusketaren inagurazioan artistaren eta museoko zuzendariaren arteko elkarrizketa.