2024 Ondarearen Europako Jardunaldiak
KULTURAREN BIDEAK
URRIAK 31
Hitzaldia
"Bruno Mauricio Zabalaren erretratua". Julián de Tellaeche. 1923
“SIN PERDER INSTANTE NI RESERVAR FATIGA". EUSKALDUNAK ETA MONTEVIDEO, BRUNO MAURICIO ZABALAREN GARAIETATIK EGUNGO DISPORARA ARTE.
Aurten 300 urte betetzen dira Bruno Mauricio Zabala (Durango, 1682 - Paraná ibaia, 1736) durangarrak Montevideo hiria sortu zuenetik. Efemeride hori kontuan izanda, Oscar Álvarez (Amerikako Historiaren irakaslea. EHU) irakasleak hitzaldia eskainiko digu.
Bere bizitzaren ildo nagusiak eta Montevideoko fundazioa azaltzen duen testuinguru historikoa azalduko dugu. Baina ez gara hor geratuko, gure bi herri hauen harremanak ez baitziren fundazio unean gelditu.
XIX. eta XX. mendeetan zehar euskaldun emigrante ugarik Montevideo eta oro har Uruguai osoa aukeratu zuten, itsasoaren beste aldean bizitza hobe bat bilatzeko asmoz. Hau dela eta, euskaldunen presentzia oso garrantzitsua izan da Uruguairen bilakaera historikoan: politikan, zientzian, kulturan eta beste arlo askotan.
Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna eta ordua: urriak 31, osteguna, 19:00etan
Hizkuntza: gaztelera
Irisgarritasuna: irisgarria (Igogailua)
Izena-ematea beharrezkoa da: 94 603 00 20 / IZENA-EMAN
Oharra: leku-kopuru mugatua