entorno a la exposición de

Daniel Txopitea

Erakusketaz gain, hainbat ekintza ere antolatuko dira


VISITAS GUIADAS

2019ko ekainaren 6an 19:00etan

Bisita gidatua gaztelaniaz Ainize Txopitea komisarioaren eskutik

. . . . . . . . . . . . . . . .

2019ko ekainaren 13a 19:00etan

Erakusketaren bisita gidatua euskaraz

Exposición de Daniel Txopitea: GEOMETRIAK ETA FIKZIOAK - GEOMETRÍAS Y FICCIONES. Presentación por Ainize Txopitea.

TAILERRAK

Daniel Txopitea. Titán, 1992

Ekainaren 20an 19:00etan

Helduentzako tailerra gazteleraz

Ainize Txopiteak, artista eta erakusketaren komisarioak, emango duen tailerrak sormena garatzea ahalbidetuko du, collage eta marrazketako baliabide erabilgarrien bidez estrategia adierazkorrak erabiliz, hala nola ikaskuntza-metodologia eta hausnarketa sortzailea, helduak ardatz dituena, publikoa genero, etnia, maila eta adin guztietatik kanpo utzi gabe.

Daniel Txopitearen lan geometriko bat deseraikiz, Daniel Txopitearen unibertso esklusiboa birsortu nahi dugu bere sormen prozesuan zehar.

Teknikaren gaineko sarrera eta ibilbide labur bat egin ondoren, ariketa plastiko bat egingo dugu. Ariketa horretan, pieza bat sortuko dugu, geruzak plano positibotik eta negatibotik deseraikiz, eta kolorea jarriko dugu, 'Titan laranja' koadroaren agertokia birsortzeko.

Daniel Txopitea. Espacio con gato indolente, 1983

Ekainaren 27an (eguerdiko 12etan)

Umeentzako sormen tailerra

6 eta 12 urte bitarteko umeentzat pentsaturiko sormen tailerra egingo dugu Daniel Txopitearen erakusketaren harira.

  • Daniel Txopitea (1950-1997) artistaren erakusketa oinarri hartuta fikzioak (surrealismoarekin lotuta) eta geometriak landuko ditugu.

  • Ametsen munduan sortzen diren irudiak landuko ditugu eta aldi berean, geometriaz baliatuta beste irudi batzuk ere sortuko ditugu. Bien arteko desberdintasunari buruz hausnartuko gara. Zergatik ote dira hain desberdinak?

Ekintzak dohainik izango dira baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da museo@durango.eus helbidean edo 94 603 00 20 telefono zenbakira deituta.

Exposición de Daniel Txopitea: GEOMETRIAK ETA FIKZIOAK - GEOMETRÍAS Y FICCIONES