UDA KULTURAZ BLAI 2021

UZTAILA - ABUZTUA


Museotik bi ekintza desberdin antolatu ditugu, 5 eta 7 urte bitarteko umeentzako tailerra eta helduentzako bisita gidatuak.


INPRESIOAK SORTZEN
TAILERRA

Inpresionismoa eta Regoyosen lanak ezagutzeko tailerra

INPRESIOAK SORTZEN TAILERRA - Durangoko Arte eta Historia Museoa

Hezkuntza artistikoak nahi baino presentzia txikiagoa du ikastetxeetan; horregatik, museoaren zeregina funtsezkoa da ezagutza plastiko hori txikienei transmititzeko. Aurtengo udako tailerrak funtzio horrekin pentsatu dira, haurren sentsibilitate artistikoa areagotzeko. Dario de Regoyos pintore asturiarraren erakusketa oinarri hartuta, bere biografiaz ikasteaz gain, inpresionismoa identifikatu eta bere teknikak, puntillismoa kasu, bereganatzeko aukera izango dute.

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

BISITA GIDATUA

Erakusketaren bisita gidatua egin eta gero, inpresionismoari buruzko hainbat liburu ikusteko aukera izango dute, era horretan, estiloaren hainbat adibide ikusi ahal izango dituzte.

PLEIN AIR

Artista inpresionistek egiten zuten bezala plein air margotuko dute, hau da, museoaren atzealdeko parkera irtengo dira eta naturan murgilduta, argien eta itzalen artean, beraien paisaia inpresionista sortu beharko dute. Kolorezko argizariekin eta kolorezko paper gardenekin koloreen degradazioa eta argi eta itzalen efektuan zeintzuk diren ezagutuko dute.

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


5 eta 7 urte umeentzako tailerra

UZTAILAK: 9 - 16 - 23 - 30 | ABUZTUAK: 6

Ordua: 10:00 - 12:00

Tokia: Arte eta Historia Museoa

Tailer bakoitza independentea da

Parte hartzeko: 94 603 00 20 / museo@durango.eus


HISTORIA ARETOKO
BISITA GIDATUAK

Visitas guiadas de la Sala de Historia - Museo de Arte e Historia de Durango


Azken hilabeteetako ohitura jarraituz, uztailean eta abuztuan Durangoko Historia ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko ditugu, euskaraz zein gazteleraz. Museoko historia aretoan izango dira eta ordu beteko iraupena izango dute.



UZTAILAK 3 : 11:00 (euskaraz) | 12:30 (gazteleraz)

ABUZTUAK 25 : 11:00 (gazteleraz) | 12:30 (euskaraz)

Izen ematea: 94 603 00 20 ó museoa@durango.eus