Basterretxearen mendeurrena ospatzeko asmoz, hogei kultur erakunde eta entitate baino gehiagok hainbat ekimen sustatuko dituzte aurten eta datorren urtean, 2025ean, besteak beste, erakusketak, ikus-entzunezko programak eta kultura- eta argitalpen-jarduerak.

Talde-ospakizun honekin, zeinaren koordinazioa Eusko Jaurlaritzak koordinatu baitu, Néstor Basterretxearen, XX. mendeko euskal artista esanguratsuenetako baten ondarearen zabaltasuna eta sakontasuna gogorarazi nahi dira, eta baita haren konpromiso soziala eta Euskal Herriko iruditeria kolektiboari egin dion eta oraindik bizi-bizirik dagoen ekarpena ere.

Jarduera eta erakusketen egitarauak Basterretxearen lana ospatzen du, eta baita haren eragin izugarria ere, hainbat arlotan: arte plastikoetan, diseinuan, arkitekturan, zinematografian eta euskal kulturari eman zion bultzadan.

Parte hartzen duten proiektuak eta erakundeak

Arte Ederren Bilboko Museoa

Erakusketa. Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura
Komisarioak: Pedro Reula, Pedro Feduchi, Peio Aguirre
2024.02.28 – 2024.05.26


Punto de Vista Jaialdia, Jorge Oteiza Museoa

Ikus-entzunezkoen programa. Néstor Basterretxea eta irudia
Komisarioa: Oteiza Museoa, Punto de Vista
2024.03.16


Irungo Udala. Menchu Gal aretoa

Erakusketa. Basterretxea Irunen (1957-1975)
Komisarioa: Fernando Golvano
Apiriletik uztailera, 2024


Etxepare Euskal Institutua

Jon Bilbao Katedra (Reno, Nevada, AEB)
Amale Artetxe Katedra (Argentina)
Udazkena, 2024


Bermeoko Udala

Jardueren programa. Néstor Lagun artean
Maiatza, urria eta azaroa, 2024


Artium Museoa

Liburuaren eguna. Jendaurreko irakurketak
2024.04.23

Erakusketa. Basterretxea artxiboan. Néstor Basterretxearen artxiboaren aurkezpena.
Arxtibo, Liburutegia eta Dokumentazio Saila
2024.05.10 – 2024.09.22


Montehermoso Kulturunea

Erakusketa. Euskal serie kosmogonikoa
Komisarioa: Gorka Basterrtexea / Habemus Estudio
2024.06.27 – 2024.09.29


Elgoibarko Makina-Erraminta Museoa

Sorkuntza tailerrak (bideoklipak): Makinari begira gu eta makinaren begitik gu.
Proiekzioa eta solasaldia. Operación H (1963). Industria artea Basterretxearen begiradan.
Udazkena, 2024


EQZE, Euskadiko Filmategia

ZINE05. ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak. Basterretxearen lan zinematografikoari buruzko monografikoa.


Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa – Euskadiko Filmategia

Zinema zikloa. Néstor Basterretxearen filmografia osoaren proiekzioa.
Udazkena, 2024


Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gerediaga Elkartea

Erakusketa. Néstor Basterretxea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea.
2024ko azaroa – 2025eko urtarrila


Museum Cemento Rezola

Erakusketa. Basterretxea eta zementua.
Komisarioa: Miren Vadillo
2025eko udaberria – uda


Eusko Legebiltzarra

Néstor Basterretxearen mendeurreneko urtea. Jardueren programa. Haritz enblematiko bi mendeurren baterako: Izaro eta Gernikako Arbolari omenaldia.
2024


San Telmo Museoa

Erakusketa. Bilduma baten loturak: Néstor Basterretxea eta San Telmo Museoa.
Komisarioa: Miren Vadillo. San Telmo Museoa.
2024


Hondarribiako Udala

Jardueren programa. Néstor Basterretxearen mendeurrena.
2024


Asparrenako Udala

Jardueren programa. Néstor Basterretxearen aste kulturala.
2024