Erakusketa honetarako hasiera batean inongo harremanik ez zuten artista gazteak elkartu ditugu, eta hala ere, proiektu bakarra sortzeko gai izan dira. Ez ziren elkar ezagutzen baina Virginia Woolf parafraseatuz, logela propio bat eman zaie eta beraien sormena libre utziz, elkarrizketa ineterasgarri bat sortu dute. Emaitza: At|ente.
Eskultura, pintura, instalazioak eta testua elkartuz eratzen da erakusketa hau.
Iranzu Antona, Mariana Unda, Eztizen La Cruz, Leire Muñoz, Clara Elizondo eta Andere Etxegarai dira erakusketan parte hartzen duten artistak.