2019ko MARTXOAK 7 - APIRILAK 28
Azucena Fernández Artetxe Durangaldeko Artisten Elkarteko kide da. 1997an hasi zituen marrazketa eta pintura ikasketak eta 1999an irakasle lanetan hasi zen.
Ordutik hainbat erakusketa egin ditu, bai bakarka zein taldeka eta sari ugari ere irabazi ditu. Durangon bertan, "Durangoko Uria" saria 5 aldiz irabazi du kategoria eta urte desberdinetan.
Bere margoetako errealismoa da Fernándezen ezaugarririk nagusienetarikoa. Argi eta itzalekin lortzen dituen kontrasteak (zuri beltzezko lanetan batez ere) oso landuak dira. Ezaugurri horrek ematen dio izenburua erakusketa honi.