<<       >>  

Patricia Laiseka

ZORIONEZ BAZTERTUAK

2023ko URRIAK 5 - AZAROAK 12

50eko hamarkada zen, euskal gizartea pixkanaka ari zen bere onera etortzen 1936-39 bitarteko gerrak eta ia gogorragoa izan zen gerraosteak ekarri zuten hondamenditik. Durango ez zegoen egoera horretatik aparte. Bertan eta bere inguruan finkatutako industriek eskulana behar zuten. Beharrizan horren jakitun, agintari frankistek langileentzako auzuneak eraiki zituzten behinola baratzak edo baserritarren aziendentzako larreak izandako lekuetan. Garai hartan Durangoko herrigunea zen hartatik urrun ezarri zituzten auzune horiek. Halaxe sortu ziren San Fausto, Juan de Icíar auzoak eta "Esteban Bilbao" taldea.

"Esteban Bilbao" -"Hiltegia", herritarren artean- 1953. urte inguruan eraiki zuten, eta 1955eko abenduan eman zizkieten etxebizitzak bertako biztanleei. 128 etxebizitza, "bide baltza"ren amaieran, ondoren "Avenida del Generalísimo" deituko zena Ezkurditik abiatuta, hain zuzen, auzune berrian amaitzen zena. Zerbitzurik eta ekipamendurik gabeko herrigunea zen, hainbat eta hainbat lekutatik etorritako jendearen bilgune, haietako asko gerrako galtzaileak zirenak. Pertsona haien kontzientzia sozialari esker ezkerreko nolabaiteko langile-senidetasuna sortu zen, erregimenak eragin zien bazterkeria eramangarriagoa bihurtuko zuena.

Elkartasun hori 1972an ehundu zen, "Herria" Auzokideen Elkartearen sorreran. Elkarte hori mende erdiz baino gehiagoz izan da, neurri handi batean, gaur egun Aramotz izeneko taldea den bezalakoa izatea eragin duen motorra. Bide luze horretan hainbat borroka epiko gertatu da, haien artean 1977an eskualdeko zabortegia bertan jartzearen kontrakoa edo 1980an ekarri zuena inguruotan eskola publikoa ezartzea. Klase-kontzientziak, elkartasunak eta anaitasunak zorionez baztertutako kolektibitate bihurtu zuten espazioa.

Jon Irazabalek egokitutako testua

Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia

"Garrantzitsua iruditzen zitzaidan bere eraikuntza berezia argazkietan islatzea (eta egiten ari diren birmoldaketa-lanen aurretik egitea) eta bertako biztanleak, bizitza guztiko horiek, erretratatzea."

"Gaur egun bizirik dirauten negozio bakarrak jasota uztea, auzoa zer den eta zer izan zen ahaztu ez dadin."

"Obra hau museoan erakustea opari bat da, zirkulua ixteko modu bat baita. Gainera, herriko bizilagunek, baina batez ere  auzokoek, beraien burua erretratatuta ikusi eta duela urte batzuk auzoa nola zegoen ikusteko aukera dute, izan ere, artea beti partekatzen da, ez lukeelako zentzurik izango hau egin eta estudioan gorderik uztea. Arteak gogoeta eragiten du, emozioak sortzen ditu eta balorean ematen du beti."

Patricia Laiseka

Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia
Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia
Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia
Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia
Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia
Erakusketa Arte eta Historia Durangoko Museoa - Patricia Laiseka: Zorionez baztertuak - Argazkia

Patricia Laisekari elkarrizketa Durango Irratian, Museoan duen "Zorionez baztertuak" erakusketaren harira.

Patricia Laiseka

Patricia Laiseka

Durangoko Patricia Laiseka, argazkilaria, bidaiari ausarta eta kulturen eta eguneroko bizitzaren maitalea da.

"Ordezkatzen nauen esaldi bati buruz galdetzen didatenean, keep me where the light is erantzuten dut, argirik gabe ez baitago argazkirik, eta ni hura gabe, ez nuke existitu nahi. Beraz, argia dagoen tokian, han egongo naiz ni argazkiak egiten."

Bartzelonan bizitzen zegoela, bere amonaren kamera bat erreskatatu zuen eta argazkigintzarekiko grina piztu zitzaion.

Laborategi analogikoko tailerrak egin zituen Pati Llimona gizarte-etxean eta Nico Llaserarekin Bilbon. Gainera, argazkigintzarekin zerikusia duten hitzaldi, mahai-inguru eta erakusketetara joaten da etengabe.

Gasteizko Nanoipunak lehiaketan parte hartu  zuen, testuak argazkien bidez interpretatuz, eta Bilboko Merkatarien Elkartearekin batera Arima  Guitarseko Iker Rodríguez luthierrari egindako argazki-lan bat garatu zuen, Bilboko Rekalde aretoan ikusgai egon zena.

2021ean bi aipagarri aurkeztu zituen Tetrapack-en. Alde batetik, Erroa, emakumezkoen gorputzak sare sozialetan duen kosifikatzeari buruzkoa. Hau obra aipatuen artean egon zen. Bestalde, Contenido Sensible obrarekin saritua izan zen.

Como la trucha al trucho lana  garatu zuen birraitona omenduz. Invierno a la vista obra ere egin zuen, epe luzerako serie baten zati dena, non urtaroen edo odol-loturen bidez naturaren eta giza gorputzaren arteko harremana eraikitzen duen. Bertan, artxiboko argazkiak eta gaur egungoak erabiltzen ditu zuhaitz genealogiko fotografiko bat sortzeko.

2021ean Gaztekliklak 2021/2022 argazki lehiaketa irabazi zuen eta Zorionez baztertuak erakusketa jarri zuen Amárica aretoan.

Gaur egun, Gerediaga Elkartean Durangaldeko argazki-artxibo historikoa eraikitzen eta garatzen dihardu.