Amaia Lejarreta

GOGORATZEN

2021eko URRIAK 09 - AZAROAK 28


Durangoko Arte eta Historia Museoa - Erakusketa - Amaia Lejarreta: Gogoratzen

Amaia Lejarreta Durangoko artista plastiko eta makilatzaile profesionala da. Urte batzuk edertasunaren arloan lan egin eta gero, Amaia margolaritzara burubelarri bueltatu da, bere betiko pasioa bait da.

Bere artelanek bere mundu intimo, organiko eta koloretsua aurkezten dizkigute. Bertan haurtzaroko oroitzapenak ekartzen ditu gogora, gizakiaren sorrerarekin batera. Zelula mikroskopikoetatik hasita, bere unibertsoko galaxia infinitoetara bidaiatzen du bere margoekin.

Berarentzat kolorea energia da. Espazioak, pertsonak, gorputzak, hormak eta arimak zeharkatzeko gai den energia.


Sinatu - Amaia Lejarreta


INAUGURAZIOA

Erakusketa Amaia Lejarreta - Inaugurazioa - Performance - Insömnia taldeak


Urriaren 9an 18:00etan erakusketa inauguratu zen.

Ekitaldia izan zen museoko parkean. Lejarretak permorfance bat egin zuen eta bertan erakusketaren parte den lan bat zuzenean margotu zuen Durangoko Insömnia taldeak bere estreineko kontzertua eskaintzen zuen bitartean.