Euskara Sukaldatzen

APIRILAK 25 - 19:00ean

Amaia Hormaetxea eta Endika Basaguren
Ikus-entzunezkoaren aurkezpena

Castillo Suarez
Idazlearekin solasaldia

Argi Arte
Eskolako ikasleen ilustrazioak

·  ·  ·  ·  ·

“Euskara Sukaldatzen” Amaia Hormaetxea eta Endika Basaguren egindako ikus-entzunezko proiektua da. Arte garaikidearen eta performancearen bidez, euskara osatzen duten azentuak ikertzen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan filmatua, hain zuzen ere New York, Washington DC eta Miami hirietako leku ospetsuetan, bideoak Castillo Suárezen "Alaska" liburuko poemak irakurtzen dituzten hainbat pertsona biltzen ditu. Bideoaren haria Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat da. Diasporako euskal komunitateetan euskara aztertu eta ikertzeko helburua du ikus-entzunezkoak.

Castillo Suárez idazleak ekitaldian parte hartuko du liburu horren nondik norakoak eta bi proposamenen arteko harremana azaltzeko.

Azkenik,  Argi Arte ikastetxeko ikasleen ilustrazioak ere ikusgai egongo dira: 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek euskarak eurentzat zer esan nahi duen irudikatuko dute, sabaitik zintzilikatuko diren 120 x 45 cm-ko euskarrietan.

·  ·  ·  ·  ·

Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea

Argazkia: © Adirane Azkuenaga

Castillo Suárez

Argazkia: Nerea Mazkiaran
Argi Arte