2023

UDAKO TAILERRAK

Uda da, museo garaia da.

Udarekin batera udalekuak martxan jartzen dira, eta museoan hainbat tailer antolatu ditugu haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat. Udan Museoa inoiz baino irekiago dagoelako!


Erromeria

3 eta 6 urte bitarteko umeentzat. José Luis Zumetaren izen bereko koadroa abiapuntutzat hartuta, umeek beraien koadro propioa margotuko dute eskuekin. Zumetaren artelanean dauden koloreak errepikatuz eta erromeria baten egongo balira moduan (musika eta guzti) erritmoz beteriko artelana egingo dute.

Kaleidoskopioa

7 urtetik aurrera. Zergatik dauka Alfredo Alcainen lanak forma biribila? Normala al da? Zer gogorazten digu? Agian kaleidoskopio bat? Museoko hainbat artelan oinarri hartuta, ume bakoitzak bere kaleidoskopioa egingo du. Artea ikusteko beste modu bat.

Udako tailerrak - museoan hainbat tailer antolatu ditugu haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat
Udako tailerrak - museoan hainbat tailer antolatu ditugu haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat

Zure museoa

3 eta 6 urte bitarteko umeentzat. Nolakoa izango zen zure ametsetako museoa? Orain aukera daukazu hori adierazteko edo zure artelana sortzeko. Edozein material erabiltzeko aukera izango dute. Teknika desberdinak erabiltzeko momentua da.

Munstroak

7 urtetik aurrera. Zer ikusten da Daniel Tamayoren Nafarroa artelanean? Errealitatean esistitzen diren animaliak ala ametsetako mundutik ateratako munstruak daude? Orain zure munstroa egiteko momentua da. Gorputzeko zati desberdinak trukatuz zure fantasiazko pertsonaia gustokoena egiteko aukera izango duzu.

Udako tailerrak - museoan hainbat tailer antolatu ditugu haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat
Udako tailerrak - museoan hainbat tailer antolatu ditugu haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat