Txelu Angoitia

2021eko URRIAK 01 - ABENDUAK 31


DGO2021 argazki-instalazio bat da. Bertan, 100 erretraturen bidez, GIZA MAPA bat osatu dugu, Durangon 2021ean dauden biztanleen proportzioak zehaztasunez islatzeko, sexuaren eta adinaren arabera.

· · · · · ·

GIZA MAPA | DGO2021

Argazkigintzan, sarritan pentsatzen da erretratua borroka antzeko bat dela, hau da, modeloaren eta argazkilariaren arteko norgehiagoka, zeinek bere ikuspegia ezarriko. Kasu honetan, erretratuetan agertzen diren pertsonek gurago izan dute proiektu kolektibo batera batu, beren irudiaren gaineko kontrola lehenestea baino.

Luis Sepúlveda idazlearen esanetan, “Gizakien aurpegia da bizi izan ditugun lurralde guztiak erregistratzen dituen mapa bakarra”. Lurralde horiek dira zehatz-mehatz kartografiatu ditugunak, topaketaz topaketa, argazkiz argazki.

Emakumeak eta gizonak, gazteak eta nagusiak, hamar nazionalitate baino gehiagokoak, guztiak ere honako hau partekatzen dutenak: Durangoko herritarrak dira eta eskuzabaltasunez utzi digute beren irudia mapa hau osatzeko.


LAMINA

Museoan Txelu Angoitiaren argazki-instalazioaren doako lamina (70 x 78 zm) eskuratu dezakezue.