Museoaren bilduma handitzea, zalantzarik gabe, ingurune jakin batean kultura aberasteko ekintzarik eraginkorrenetako bat da. Hainbat bide daude pieza artistikoak eskuratzeko; bai erosketaren bidez, bai dohaintzen bidez. Azken kasu horretan, herritarrek aberasten dute museoko bilduma, eta, beraz, jendeak nortasuna ematen dio bildumari.
Ez dugu aukera galdu nahi museoaren fundaziotik obrak erosi eta dohaintzan eman dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko, horiek gabe ez baikenuke egungo bilduma izango. Besteak beste, Leopoldo Zugaza jaunak zentroaren lehen urteetan egin zuen lan bikaina azpimarratu nahi dugu. Bere lanaren emaitza da gaur egun gure harribitxi handia den euskal arte garaikidearen bilduma ikusgarria.