IRISGARRITASUNA


Museoak arreta berezia jarri du beti Durangoko historia eta artea zabaltzeko helburuan, publiko mota guztiak bere kultur proiektuan parte hartzera zuzendutako programekin.

Gizartearekin dugun konpromisoak eskatzen digu irisgarritasun unibertsala gure lehentasunetan kokatzea, pertsona guztiek aisialdiaz eta kulturaz goza dezaten.


Durangoko Arte eta Historia Museoa - Irisgarritasuna - Igogalilua - Fotografía: Rubén León


Gure jardueraren hasieratik, gure gain hartzen dugu irisgarritasun unibertsala lortzeko konpromiso sendoa, gure jardueraren esparru posible guztietan. Konpromiso hori Irisgarritasun Unibertsalari buruzko UNE 170001 arauaren pean bildutako zenbait jarduketatan islatu da, beherago zehazten direnak:


  • Museoak arrapalak eta igogailua ditu. Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioa da.

  • 2. solairuan bainugela egokituak eta mostradore egokitua ditugu.

  • Hitzaldi-aretoak gurpil-aulkia jartzeko lekua du.

  • Bankuak eta eserleku tolesgarriak ditugu, bisitari guztien atsedena errazteko.

  • Audiogidak ditugu.

  • Bukle magnetikoa daukagu.

  • Museoaren seinaleak irisgarritasun-arauei jarraitzen die eta braille irakurketa du.

  • Baimenduta dago gida- eta laguntza-txakurrak sartzea

  • Interesdunen beharretara eta ezaugarrietara egokitutako bisita gidatuak egiten dira.

Informazio gehiagorako deitu 94 603 00 20 telefonora edo idatzi museo@durango.eus helbidera.

Durangoko Arte eta Historia Museoa - Irisgarritasuna
Durangoko Arte eta Historia Museoa - Irisgarritasuna
Durangoko Arte eta Historia Museoa - Irisgarritasuna