Sormen tailerra

FAMILIA-ALBUMA BERRIZ ASMATZEN
Txelu Angoitia

URTARRILETIK MAIATZERA


"Argazkien bidez familia bakoitzak bere buruaren kronika bat eraikitzen du, bere lokarrien sendotasunaren lekuko den irudi eramangarrien multzo bat."

SUSAN SONTAG. "Argazkilaritzari buruz".

Durangoko Arte eta Historia Museoak eta Bizenta Mogel Bibliotekak elkarlanean antolatutako proposamen batekin gatoz. Oraingo honetan irudia eta hitza uztartzen dituen sormen tailer batekin. Txelu Angoitiaren gidaritzapean familia-albuma hartuko dugu aitzaki.

Sarritan pentsatzen dugu familia-albuma geure eta hurkoen oroimena gordetzen duten argazkien multzoa dela, ikustekoa baino ez den tresna bat. Baina ahaztu egiten zaigu beraren berezitasunetako bat dela askotan taldean ikusten dela, eta erritutik zerbait eduki ohi duten ikustaldi horietan beti dagoela kontatzaile bat, off ahots bat, bere hitzekin esperientzia osatzen duena.

Horrela, irudiak kontakizunaren aitzakia bihurtzen dira, eta norbaitek kontatzea izaten da beren izateko arrazoia. Narraziorako bokazio hori dela-eta, altxor bisual hori literaturatzat jo daiteke.

Albuma denboran zehar eraikiz doa, obra irekia da, eta une bakoitzean kontatzen duenari aldian aldiko gizarte-aurreiritziak, estereotipoak eta familia-harremanen islak eransten zaizkio.

Hauxe da tailer honen testuingurua: familia-albuma norberaren burua ezagutzeko eta oroimena gordetzeko bide gisa ez ezik, irudimena eta sormena hitzaren bidez garatzeko bitarteko gisa ere erabiltzea.


TAILERRAREN HELBURUAK


  • Familia-albumari ahots pertsonal eta subjektiboa ematea, gaur egungo kontakizun berria norberaren biografiatik eta ideologiatik abiatuta.

  • Albumaren inguruko kontakizun tradizionala zalantzan jartzea.

  • Album batean esanguratsuak diren zuriuneak eta absentziak arakatzea.

  • Irudimen- eta sormen-ariketa bat egitea hainbat diziplinatan, hala nola literaturan eta argazkigintzan.

  • Galdutako memoriaren zatiak berreskuratzea ikusmenari eta familiako narratibari esker.

  • Albuma baliabide artistiko eta literario gisa balioestea, oroimenerako ontzi hutsetik haratago joanik.


Anthony Goicolea - Family geometry, 2009
Anthony GoicoleaFamily geometry, 2009Akrilikoa eta tinta mihise gainean, 127 x 168,9 zm

EGUTEGIA

ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

URTARRILAK 11 · 18 · 25
OTSAILAK 1 · 8 · 15 · 22

BIZENTA MOGEL BIBLIOTEKA

MARTXOAK 7 · 14 · 21 · 28
APIRILAK
4 · 25
MA
IATZAK 2 · 9

Ordutegia: 18:00etatik 20:00ak arte.


TAILERRA argazkigintzan, literaturan edo memorian interesa duten guztientzat da; ez da beharrezkoa izango aurretik ezagutzarik edukitzea.

HIZKUNTZA: parte-hartzaileak aukeratzen duen hizkuntza, euskaraz edo gaztelaniaz.

LEKU MUGATUAK. IZENA EMAN BEHARRA DAGO.

Plazak baino jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. Izena ematerakoan tailerra osatzen duten saio guztietan parte hartzeko konpromezua hartzen da.