Giovanni Battista Piranesi XVIII. mendeko grabatzaile eta pentsalari handienetako bat izan zen, eta bere lanek Erroma zaharra irudimenaren eta historiaren arteko espazio bihurtzen dute. Erakusketa hau Durangoko Arte eta Historia Museoaren 40. urteurrenaren ospakizunaren barruan kokatzen da.
Inaugurazio ekitaldian, gainera, harparen doinuak izango ditugu lagun, Nerea Barrenetxea eta Ane Artetxe harpajoleen eskutik, arratsaldeari giro berezia emanez.
Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeak: 11:00 -14:00