2019ko IRAILAK 19 - URRIAK 27
José Manaut 1898an jaio zen, Llirian (Valentzia), artearen eta kulturaren gainean sentikortasun handia zuen familia batean. Valentziako San Carloseko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, eta, ondoren, Sorollaren dizipulua izan zen Madrilen.
Masonerian ere sartu zen, eta Izquierda Republicana alderdia sortzen parte hartu zuen. Jarduera horien ondorioz, garaiko pertsonai garrantzitsuenekin ezarri zituen harremanak, besteak beste Manuel Azaña, Marcelino Domingo, edo Santiago Ramón y Cajalekin.
Gerra Zibilaren amaieran, Francoren erregimenak ezarritako garbiketaren ondorioz, Manaut bezalako artista eta aktibistak espetxeratu egin zituzten. Auzitegi Bereziak Masoneriaren Errepresioagatik eta Komunismoagatik kondenatu zuen espetxean hamabi urte eta egun bat egotera.
Garai horien lekuko dira ezkutuan gorde ziren “kartzela” marrazki ugari. Marrazki horiek, urte asko geroago, gerra osteko presoen bizimoduari buruzko agiri grafiko adierazgarrienetakoa bihurtuko ziren. Horietako batzuk eta preso errepublikar batzuen erretratuak lagin honetan ikusi ahal izango dira.
Manaut Durangon erbesteratu zuten 1944ko abuztuaren 5etik 1945eko irailaren 2ra. Hiribilduan egon zen aldian, inguruko paisaiak marraztu zituen, bai eta bertako jende edo pertsonai garrantzitsuen erretratuak egin ere, tartean Fray Juan de Zumárraga eta Bruno Mauricio Zabalarenak. Horiek guztiak daude ikusgai gure erakusketan.
José Manaut, 1971ko urtarrilean hil zen, Madrilen.