Azoka 2024 

ABENDUAK 5, 6, 7 eta 8

59. Durangoko Azokarekin bat egiten dugu museoan.

EKINTZAK MUSEOAN

ABENDUAK 5
17:00 - 19:30

Herrigintza, militantzia, aktibismoa, krisian?/!

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia + Euskalgintzaren Kontseilua + Jakin Fundazioa + TEKS Elkartea

Liburu aurkezpena

Ziurrenik asko eta askotarikoak izan dira euskara gaurdaino bizirik iraunarazteko gakoak, hala nola momentu historikoak, pertsonaia esanguratsuak, proiektu estrategikoak, politika publikoak… baina ukaezina da herrigintzak, aktibismoak, militantziak bete duen papera. Are, oraindik gaur, ere, betetzen duena. Aldiz, indibidualismoranzko eta homogeneizazioranzko joera nabarmena duen gizartean, irudi lezake herrigintza galbidean dagoela, lan bolondres eta antolatua topatzea geroz eta nekezagoa dela, iada ezer ez dela berdin. Eta hala da, ezer ez da berdin. Inoiz ez baita ezer berdina izan, ezta izango ere. Beraz, proposamen honen helburua da pentsamendu une bati tokia egitea, elkarrekin irudikatzeko eta pentsatzeko gaurko munduak eskaintzen digun testuinguruan, euskarak eta euskal hiztun komunitateak zer nolako herrigintza, militantzia, aktibismoa behar duen. Horretarako, abiapuntu gisa hartuko da McKenzie Warken "Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburua", 2024 urtean Katakrakek argitaratu duen itzulpen liburua.

Herrigintza, militantzia, aktibismoa, krisian?/! - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
11:30 - 12:00

Neronek tirako nizkin / Alegiazko alegiak

TZ Testu Zaharrak

Liburu aurkezpena

Sebastian Salaberriaren "Neronek tirako nizkin" liburuaren zatian: Onintza Enbeita, hitzaurregile gisa, eta Xabier Monasterio, argitaratzaile gisa. Ambrose Bierceren "Alegiazko alegiak" liburuaren zatian: Joseba Sarrionandia, hitzaurregile modura; Ibon Landa, irudigile modura; eta Xabier Monasterio, itzultzaile modura. 

Sebastian Salaberriaren "Neronek tirako nizkin" liburua 1964an argitaratu zen lehenengoz, eta oraingo hau hirugarren berrargitalpena da. Bertan 36ko gerran soldadu ibili zen gazte baten ibilerak kontatzen zaizkigu era autobiografikoan. Azpimarragarriena da liburuan ez dela indarkeriaren eta gerraren inolako apologiarik egiten eta protagonistak oso jarrera neutrala azaltzen duela, nahiz eta berari frankisten aldean borrokatzea suertatu zitzaion. Neutraltasun horretatik abiaturik, Onintza Enbeitak hitzaurrean gerra ororen aurkako eta bakearen aldeko ideiak garatu ditu Gernikatik Palestinara iristen den mezu hunkigarri batekin. 

Bestalde, "Alegiazko alegiak" deritzan liburua Ambrose Bierce idazle estatubatuarraren Fantastic Fables lanaren euskal moldapena dugu. Alegia labur bezain gordin hauetan, Biercek gogor kritikatzen ditu orduko jendearen norberekoikeria eta boterearekiko atxikimendua. XIX. mendearen bukaerako testua izan arren, berdin balio du egungo gizartearen ajeak ikusarazi eta zalantzan jartzeko. Joseba Sarrionandiak prestatu duen "Umorea eta sarkasmoa literaturan" hitzaurreak testuinguru handiago batean kokatzen du Bierceren liburua.

Neronek tirako nizkin / Alegiazko alegiak - TZ Testu Zaharrak - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
12:00 - 12:30

Klera

Elkar

Aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Leire Bilbao, Jon Maya, June San Sebastian, Maite Larburu eta David Bernués.

Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean biltzen ditu KLERAk. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide, eta koaderno gisako argitalpen batean adierazpen artistiko horiek bildu, eta, artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Leire Bilbaoren testuak eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak izango dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azalduko dira koadernoan. Izan ere, KLERA disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egiteko.

Klera - Elkar - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
12:30 - 13:00

Herri Urrats maketa lehiaketa eta abestia

Herri Urrats

Aurkezpena

Herri Urratsek aurten antolatuko duen II. Banda lehiaketa aurkeztuko du eta 2025ko HUko abestia nork egingo duen publiko egingo da.

ABENDUAK 6
13:00 - 13:30

Euskal euskultura gaur

Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartea

Liburu aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko dute: Marijose Arantzasti eta Guillermo Olmo.

Argitalpenak euskal eskulturaren egungo panorama hurbiltzen gaitu, eta 70 artista baino gehiago erakusten dizkigu, Euskal Herrian argitaratutako diziplina honi buruzko gida zabalena da.

Euskal euskultura gaur - Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
13:30 - 14:00

Literatura ibilian. Hegats 60

Euskal Idazleen Elkartea

Aurkezpena

Euskal IDazleen Elkarteak argitaratzen duen Hegats aldizkariaren 60. zenbakia aurkeztuko dugu. "Literatura ibilian" izenburupena Oier Guillan idazleak gidatu du aurtengo zenbakia.

Horren aurkezpena egingo dugu, jendaurrean testu irakurketa bat eskainiz.

Literatura ibilian. Hegats 60 - Euskal Idazleen Elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
16:30 - 17:00

Geure gorputzean eta etxean burujabe

Elkar

Liburu aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko dute Aiora Urbieta editoreak.

Gero eta gehiago, besteek egindako produktu eta teknologien menpeko gara, baina gero eta gehiago dira, halaber, bizimodu naturalago baten bila dabiltzanak: naturarekin kontaktu handiagoan, erritmo lasaiagoan, izadiaren zikloekin lotuago. Aiora Urbieta egileak urte osorako eskuliburu ilustratu bat ondu du, urtaro bakoitzean, bai gure etxerako bai gure gorputzerako balio duten errezeta eta proposamenak eskainiz: xaboiak, ukenduak, sendabelarrak, errezetak...

Geure gorputzean eta etxean burujabe - Elkar - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
17:00 - 17:30

Ilargia eta landareak agenda 2025

Argia

Aurkezpena

Agenda hau bezalakorik ez duzu topatuko euskaraz. Ilargiaren araberako urte guztiko lanak, astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian eta basoan: noiz eta zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu... Zortzigarren urtez, Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioa topatuko dituzu, zehaztasunez eta mimoz egindako lan honetan. Antton Olariagarenak dira azala eta barruan dauden animalia laguntzaileei buruzko hamahiru lamina ikusgarri.

Ilargia eta landareak agenda 2025 - Argia - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
17:30 - 18:00

HAZIAK Zergatik eta nola egin zureak

Argia

Liburu aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko duteMarc Badal eta Miguel Arribas "Kelo".

Etxerako elikagaiak sortzeko oinarria; komunitateetan belaunaldiz belaunaldi egin den hautatze lan kontzientea, espezie bakoitzaren gustuko ezaugarriak iraunarazteko; mundu mailan jokatzen den buruaskitasuna vs desjabetzea borroka; Euskal Herriko klimaz eta kulturaz mintzo zaigun alea; barazkiak, lekaleak, zerealak, loreak garatzen ikustearen plazera; bizitzaren zikloa osatzea eta berrabiaraztea...

HAZIAK Zergatik eta nola egin zureak - Argia - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
18:00 - 18:30

Orratz begia. 1936 Gipuzkoako gerra haurrak

Intxorta 1937 kultur elkartea

Liburu aurkezpena

Liburua aurkezten izango dira: Josu Chueca Intxusta, Joseba Sarrionandia Uribelarrea.

Orratz-begia: 1936ko kolpe militarraren aurkako Erresistentzian zehar ebakuatutako euskal aurren ondarea. Proiektua eginda, Intxorta 1937 kultur elkartearen, BCA "1937 UK-Euskadirekin (The Association for the UK Basque Children) eta Memory as Transgenerational Care taldearekin (Memoria belaunaldiz belaunaldiko zaintza) taldearen artean egindako lankidetzarekin.

Orratz begia. 1936 Gipuzkoako gerra haurrak - Intxorta 1937 kultur elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
18:30 - 19:00

2000 del Winnipeg. Diario de a bordo

Intxorta 1937 kultur elkartea

Liburu aurkezpena

Josu Chueca Intxustak aurkeztuko du liburua, Historia Garaikideko Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Egunkariaren transkripzioan, itsasontziaren bizitza eta bizi ziren nazioarteko testuingurua kontatzen dira: II. Mundu Gerra.

2000 del Winnipeg. Diario de a bordo - Intxorta 1937 kultur elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6
19:00 - 20:00

Talaia Feministaren I. dosierra aletzen

Talaia Feminista

Aurkezpena

Talaia Feminista emakume* independente eta/edo subiranistaz osatutako talde bat gara; jatorri, eremu eta borroka politiko ezberdinetakoak. Hauxe da abiapuntutzat hartu dugun ideia: Euskal Herria (eta mundu osoa) eraldaketa sistemiko bat bizitzen ari dela. Eta, hortik abiatuta, bi galderari erantzutea da gure helburua: batetik, norantz goazen; bestetik, norantz joan nahi dugun. Asmo horrekin, Talaia Feministak Euskal Herriko egoerari buruzko azterketa bat argitaratzen du urtero. Pasa den otsailean, 2023ko txostena argitaratu genuen eta orain 2024ko azterketa egiten gabiltza.

Talaia Feministaren I. dosierra aletzen - Talaia Feminista - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7
11:30 - 12:30

Hik eta biok

Euskal Gaien Institutua-Deustuko Unibertsitatea

Mahaingurua

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Garbiñe Bereziartua, Ana Jaunarena, Onintza Legorburu, Elixabete Perez Gaztelu, Beñat Arruti

Euskararen biziberritzearen testuinguruan hitanoaren biziberritzeari ere erreparatzen hasi zaio, hainbat ikuspegitatik, gainera . Herri-hizkeretako hitanoa jaso eta aztertzeko lanak ugarituz doaz, eta ikuspegi morfologiko-linguistikoarekin batean, ikuspegi soziolinguistikoari ere garrantzi handia ematen ari dira bai ikertzaileak bai hizkuntza-ekintzaileak. Ildo horretan, toka eta noka erabiltzeko herrietako proposamenak eta ekimenak ere hazten doaz. Beste alde batetik, berriz, jakina da nokaren higadura are larriagoa dela tokarena baino eta galera horrek gizarteko genero-rolen banaketarekin zerikusi zuzena duela. 

Hori guztia kontuan hartuta eta egoeraren nondik norakoen berri zuzena eskuratzeko, mahai-inguru batean hitza eman nahi diegu aipatu hiru adarrak aldez edo moldez lantzen ari diren adituei, eta mahai-ingurura bertaratuei.

Hik eta biok - Euskal Gaien Institutua-Deustuko Unibertsitatea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7
12:30 - 13:30

Néstor Basterretxea: marrazkitik abiatutako sormena

Katrin Alberdi Egües

Solasaldia

Néstor Basterretxea: marrazkitik abiatutako sormena. Néstor Basterretxearen mendeurrenak (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) bere ibilbide artistiko oparo eta diziplina anitzekoari buruz hausnartzeko aukera eskaintzen du.

Azken urtean egindako erakusketa desberdinen bidez, haren ondare multidiziplinar zabala erakutsi da, funtsezkoa izanik euskal artean izan duen eragina ulertzeko. Basterretxeak, bere burua batez ere marrazkilari gisa definitzen zuenak, marrazkian aurkitu zuen bere lan zabalaren abiapuntua. Paper gaineko sorkuntzak, askotan artearen historian gutxietsiak, gaur egun funtsezkoak dira artista baten ibilbidea bere osotasunean ulertzeko, Basterretxearen kasuan gainera beste bitarteko batzuetarako oinarri gisa balio zutelarik, hala nola eskulturetarako, logotipoetarako eta karteletarako. Marrazki horiek, doitasunez eta sinbolismoz beteak, hainbat formatutan eraldatzen ziren, beren ikuspegi artistiko eta soziala islatuz.

Bilduma kontserbatzeko eta katalogatzeko prozesua funtsezkoa izan da ondarea gordetzeko, pieza argitaragabeak erakusteko eta etorkizuneko belaunaldiek haien lana aztertu ahal izatea ziurtatzeko. Gaur egungo erakusketek bere artea erakusteaz gain, bere sormenari buruzko ikuspegi berriak eskaintzen dituzte, Basterretxea XX. mendeko euskal abangoardiako funtsezko artista gisa sendotuz.

Néstor Basterretxea: marrazkitik abiatutako sormena - Katrin Alberdi Egües - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7
16:30 - 18:30

Hizkuntza gutxituetan kultura egiten

GKE Suargi elkartea

Mahaingurua

Aurkezlea: Jon Landabidea - Suargi Elkartea
Moderatzailea: Arantxa Iraola - Berria

Sevinaz Evdike – Zuzendari kurdua
Michael McCoughan – Idazle eta kazetari irlandarra
Kiera Henderson - Itzultzailea
Meral Simsek – Idazle kurdua
Jin Swani – Idazle kurdua
Roberto Awanari – Musikaria
Joseba Sarrionandia – Idazlea

Hizkuntza gutxituetan kultura egiten - GKE Suargi elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7
18:30 - 20:00

Europako idazleekin berbetan

Euskal Editoreen Elkartea

Mahaingurua

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Syds Wiersma (Frisia), Jedrt Maležič (Eslovenia) eta Nuria Sendra (Valentzia) idazleak, Garazi Arrula euskal editoreak gidaturik. 

Euskal Editoreen Elkartearen Lit-Up proiektuaren baitan, Hartzea, ematea DA! gaiaren inguruan solastuko gara, frisieraz, eslovenieraz eta valentzieraz idazten duten hiru idazle ezagunekin.

Interpretazio zerbitzua egongo da zuzenean, Telegram kanalean: Mahai-ingurua lit-Up (audifonoekin).

Coloquio con escritores y escritoras europeas - Euskal Editoreen Elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 8
11:30 - 12:00

Sormen Beka DA!

Gerediaga Elkartea eta Durangoko Udala

Aurkezpena

Edizio honetako deialdian irabazle den proeiktua ezagutarazteko prentsaurrekoa izango da.

Durangoko Arte eta Historia Museoan egingo da aurkezpen-prentsaurrekoa. HEMEN kokalekua.

Sormen Beka DA! - Gerediaga Elkartea eta Durangoko Udala - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 8
12:30 - 13:30

DA! Kartel baten historia

Euskal Irudigileak

Elkarrizketa saioa

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Balu eta Ainara Azpiazu "Axpi".

Kartelek gure historia kontatzen digute, baina… ba al dakigu nola jaiotzen den kartel bat? Elkarrizketa honen bidez, Durangoko Azokarako kartela egiteko Balu artista multidisziplinarrak eta Udane Juaristi muralgileak lau eskutara egindako prozesuaren berri izango dugu. Collagearen prozesuen berri izateaz gain, beren ibilbide artistikoari begira ere jarriko gara, beren lan egiteko modua ezagutzearekin batera, aritzen diren esparruaren nondik-norakoak ere aztertuko ditugu.

DA! Kartel baten historia - Euskal Irudigileak - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 8
18:00 - 19:00

Euskal eskulturaren ikuspegi garaikidea

Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartea

Solasaldia

Hizlaria: Iñaki Ruiz de Eguino izango da.

Solasaldiaren hizkuntza gaztelera izango da.

Escultura vasca, una visión contemporánea - Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartea - Durangoko Azoka 2024 - Durangoko Arte eta Historia Museoa