Gorrotoa: emozio kriminala historian zehar; horixe izango da mahai-inguruan landuko dugun gaia.
Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Nazioarteko XIX. Mahai-inguruak emozio bat aztertu nahi du, gorrotoa, haren polisemia kontuan hartuta eta ikuspegi historikoari jarraikiz: gorrotoa, teorialari desberdinen arabera, denboran zehar; gorrotoaren eta iraren arteko aldea, lehena pasio gisa ulertuta eta bigarrena egoera emozional iragankor modura; gorroto-diskurtsoaren eraikuntza eta horren praktika bere adierazpen historiko guztietan; kontrol-mekanismoak; gizarte-presioa eta sinesmen faltsuen bidezko manipulazioa; mendekua, indarkeria areagotzen duen gorrotoaren eta gorrotoa areagotzen duen indarkeriaren artean sortzen den zurrunbiloaren ondorioz; krimenak eta genozidioak egitea eragiten duten gorroto-prozesuen ulermena...
Ane ABANZABALEGI andrea (Durangoko Arte eta Historia Museoko eta Astarloa Kulturgintzako presidentea)
Iñaki BAZÁN jauna (Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroko zuzendaria
Javier MOSCOSO jauna (CSICeko Historia Institutoa)
Francisco Osvaldo CASTRO-FELICORI jauna (Historian Magisterra Txileko Unibertsitate Pontifizioan)
Alberto BARBER BLASCO jauna (Valentziako Unibersitatea)
Ana ESCRIBANO LÓPEZ andrea (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
Miguel Ángel GONZÁLEZ HERNÁNDEZ jauna (Alakanteko Unibertsitatea)
(Durango Turismo, ekoizpena Bitart New Media S.L., edukien egileak Teresa Campos eta Iñaki Pereda, iraupena 20 minutu).
*
Goizeko saioen buru Janire CASTRILLO CASADO andrea (Euskal Herriko Unibertsitatea) izango da.
· · · · · ·
Pedro MARTÍNEZ GARCÍA jauna (Juan Carlos Erregearen Unibertsitatea)
Nere Jone INTXAUSTEGI JAUREGI andrea (Deustuko Unibertsitatea)
Raquel TOVAR PULIDO andrea (Extremadurako Unibertsitatea)
Alicia DUÑAITURRIA LAGUARDA andrea (CUNEF Unibertsitatea)
Andrea GRANDE PASCUAL andrea (Historia doktorea UPV/EHUn)
Julia VÁSQUEZ SAAVEDRA andrea (Txileko Unibertsitatea)
*
Arratsaldeko saioen buru Tomás A. MANTECÓN MOVELLÁN jauna (Kantabriako Unibertsitatea) izango da.
Adrián PERICET CARO jauna (Kordobako Unibertsitatea)
Rubén NIETO MUÑOZ jauna (Kordobako Unibertsitatea)
Marina Araceli ZAMORA LARA andrea (Kordobako Unibertsitatean Historian graduatua)
Víctor José ORTEGA MUÑOZ jauna (Malagako Unibertistatea)
Carmen SERRANO SÁNCHEZ andrea (Malagako Unibertistatea)
Ramón SANTONJA ALARCÓN jauna (Alakanteko Unibertsitatea)
Mónica F. ARMESTO andrea (Santiago de Compostelako Unibertsitatea)
Alberto José FERRARI PUERTA jauna (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
Eduardo GONZÁLEZ CALLEJA jauna (Karlos III.a Unibertsitatea)
*
Goizeko saioen buru Pedro OLIVER OLMO jauna (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) izango da.
Osasun-agintariek Covid-19ri buruz ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko (segurtasun-distantzia, edukiera mugatzea, maskarak erabiltzea...), solasaldia online egingo da.
Cisco Webex plataforma birtualaren bidez garatuko da solasaldia.
Solasaldian parte hartzen dutenak plataforma birtualera konektatuko dira, antolakuntzatik bidaliko zaien esteka eta pasahitz baten bidez.
· · · · · ·
Solasaldiko saioetara joatea librea eta doakoa izango da entzule gisa joan nahi duten guztientzat, izan graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasleak edo gaian interesa duten ikasle soilak, erretiratuak, etab.
Horretarako, interesdunek izena emateko eskaera bidaliko dute museo@durango.eus helbidera, eta izena eman ondoren, elkarrizketarako esteka jasoko dute.
Bertaratze-ziurtagiria nahi dutenek solasaldiko saio guztietara joan beharko dute.
Iñaki Bazán jauna (Euskal Herriko Unibertsitea)
Janire Castrillo andrea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Tomás A. Mantecón jauna (Kantabriako Unibertsitatea)
Pedro Oliver Olmo jauna (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea)
Garazi Arrizabalaga andrea (Durangoko Arte eta Historia Museoa)
Inés Irígoras andrea (Durangoko Arte eta Historia Museoa)
* Durangoko Krimenaren Historia Zentroa krimenaren historia on-line eran ikertzeko, dokumentatzeko eta hedatzeko Zentroa da, eta nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zabalduta.
Krimenaren Historia Zentroa lantresna eskura erraza da kriminalitatea, desbideraketa, sistema penala, aginte publikoaren moduak, delituaren tipologia, delinkuenteak, biktimak, e.a. aztertu nahi dituen ikerlariarentzat, eta guztia klabe historiko batean. Kontuan izango da bereziki erdi aroko kronologia (V-XV mendeak) eta, subsidiarioki, kronologia modernoa (XVI-XIX mendeak).
** Goiburuaren irudia:
Duelua makilakadaka (1820-1823)
Francisco de Goya y Lucientes
Museo del Prado