EZKURDI: ARTEA 50 URTEZ

Udal Kultura Aretoen 50. urteurrena


Uztailaren 17tik 26 bitartean Ezkurdiko Udal Kultura Aretoan ikusgai egongo den erakusketa.


CHILLIDA · IBARROLA · BALERDI · LARREA · ORTIZ DE ELGEA · HERRERO · AMEZTOY · ZUMETA · CÁRDENAS · OLABE · TAMAYO · BASTERRETXEA · NAGEL · ZURIARRAIN · FERREÑO · SAEZ · ALCAIN · DE VICENTE · MARRODÁN · CATANIA · URZAY · ARIAS · LARRINAGA · CY TWOMLY · SANZ · SISTIAGA · GORTAZAR · ...



1970ko uztailaren 16an zabaldu zituen bere ateak lehenengoz Udal Kultura Aretoak, eta ordutik hainbat artista entzutetsuen erakusketak egin ziren bertan. 50 urte igaro direla eta, bertatik pasatu diren artisten obrak, kartelak, katalogoak eta argazkiak biltzen dituen erakusketa hau zabaltzen dugu.


Lekua: Ezkurdiko erakusketa aretoa.
Astelehenetik igandera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan goizez ere bai 12:00etatik 14:00etara.