2021 Ondarearen Europako Jardunaldiak

GUZTION ONDAREA, DENOK PARTE!

URRIAK 19 eta 26


Ondare irisgarri eta inklusiboa da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia, eta bere helburu nagusia, inklusioaren inguruko eztabaida sustatzea da, aniztasun guztiak kontuan hartuta: kulturalak, afektibo-sexualak, funtzionalak, erlijiosoak edota belaunaldikoak.

ARTETERAPIA TAILER INKLUSIBOA

Museoaren kasuan, GeuBe elkartearekin batera arteterapia tailer inklusiboa landuko dugu.

Arteterapiak osasun mentala eta ongizate emozional eta soziala berreskuratu edo hobetu nahi ditu. Jarduera hau publiko orokorrarekin eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin elkarlanean egindako lana izango da. Bertan, artea elkarrekin sortuko da, museoak berak eta berau osatzen duten artelanek bisitariei eskaintzen dizkieten esperientzietan oinarrituta.

Amaia Peñaren eskutik.

. . . . . . .

DATAK ETA ORDUAK:

Urriaren 19an 18:00etan
Urriaren 26an 18:00etan

Bi orduko iraupena izango dute eta gazteleraz izango dira.

Plaza mugatuak. Izena emateko: museo@durango.eus / 94 603 00 20


Durangoko Arte e Historia Museoa - Ondarearen Europako Jardunaldiak - ARTETERAPIA TAILER INKLUSIBOA

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
BIZKAIA 2021
Urria

Durangoko Arte e Historia Museoa - Ondarearen Europako Jardunaldiak

Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten indibiduoen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen adierazpen zuzena. Pertsonak erdigunean jartzea Europako Kontseiluaren Esparru Hitzarmenaren gakoetako bat da, hau da, Gizartearen Kultura Ondarearen Balioari buruzko konbentzioarena. Hitzarmen horretan, ondare-komunitate bakoitzak berak, bere burua identifikatzen duen kultura-ondarea eskuratu ahal izateko garrantzia eta eskubidea adierazten da, hori, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren parte delarik.

Ondare irisgarria eta inklusiboa da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia, eta bere helburu nagusia, inklusioaren inguruko eztabaida sustatzea da, aniztasun guztiak kontuan hartuta: kulturalak, afektibo-sexualak, funtzionalak, erlijiosoak edota belaunaldikoak.

Urriko kanpaina honetan, lehenbiziko aldiz, gizarte-kolektibo ugari bilduko dira Bizkaian eta, ohiko kulturaerakundeez gain, 214 ekitaldi aurkeztuko dituzte guztira, lurraldeko 53 udalerritan zehar.

Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta, Udalak, museoak, turismo-bulegoak, natura eta ondarea interpretatzeko zentroak, kultura- nahiz auzo-elkarteak, 53 gizarte-erakunde baino gehiagorekin eta norbanakoekin batu dira, aurrera eramandako jardueretan inklusioa landuz.

Guztion ondarea, denok parte kanpainaren leloak programaren ideia nagusia laburbiltzen du: gizartearen aniztasuna aditzera eramaten duten jarduera irisgarri eta inklusiboak eskaintzea, pertsona guztiek partehartze aktiboa izateko aukerak sortuz eta ondare-gune horiek benetako topagune bihurtuz.

Horrela, belaunaldien arteko topaketetan, bisitaldi gidatuetan eta ibilbideetan parte hartzeko aukera izango dugu; tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak, solasaldiak, topaketak, testigantzak, ipuin-kontalariak, erakusketak, kontzertuak, ikus-entzunezko emanaldiak, bideo-forumak, lehiaketak, ginkanak eta abar ere ikusi ahal izango ditugu.

Aurtengo erakunde antolatzaileek 90 jarduera baino gehiago landu dituzte aniztasun funtzionala (fisikoa, intelektuala, entzumenezkoa edota ikusmenekoa) duten pertsonentzat; irisgarriak izan ditzaten. Programak, gainera, kultura- eta erlijio-aniztasuna islatuko duten jarduerak biltzen ditu, beste kanpaina batzuetan ikustarazten ez ziren arloak. 70 jarduera hauek Bizkaiko lurraldean bizi diren pertsonen bizimodu, ohitura edo tradizioak erakutsiko dituzte erakusketa, mahai-inguru, bisita gidatu eta dastatze-gastronomikoen bidez. Emakumeek kultura-ondarean izan duten ekarpena aitortzeko eta ikustarazteko jarduerak sustatu dira. Ildo honetatik, Bizkaiko LGTBIQ komunitatearen historia ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Kanpaina honen beste helburuetako bat gazteen eta adinekoen parte-hartzea bultzatzea da. Horretarako, belaunaldien arteko tailerretan haien esperientziak eta ezagutzak partekatzeko aukera izango dute, etorkizuneko belaunaldiei ezagutu behar diren jakintzak eta tradizioak transmititu ahal izateko. Kanpaina honen bidez, gizartearen aniztasunari balioa eman nahi zaio, baita pertsona guztien kulturaondarerako irisgarritasunari eta gozamenari ere. Hausnartu eta loturak sortzeko aukera paregabea izango dugu, horrela, oraina eta etorkizun justu eta ekitatiboagoa eraikitzeko.

[INFO +] · [Programa]