2019KO Ondarearen Europako Jardunaldiak

ONDAREA PLAZARA!

URRIAK 3 19:00etan


EUSKAL BALADAK

Jabier Kaltzakorta

Jarduera ludikoen barne, baladak gure ondarearen zati garratzitsu bat dira. Hauek gure herri-literaturako genero berezia dira. Poema narratibo hauetan gai historikoak, maitasunezkoak edoeta heriotza bortitzekoak jorratzen dira.

Gaur egunera arte heldu zaizkigunak Jabier Kalzakortak batu ditu, lehenago Antonio Zavalak egindako lanari jarraituz. Bere liburuetan batu dituen balada hauei buruz hitz egingo digu Jabier Kalzakortak hitzaldi honetan.

EUSKAL BALADAK - Jabier Kaltzakorta

2019KO ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK - JORNADAS EUROPEAS DE PATRIMONIO 2019

Gure kultur ondarea, plazara. Kultur ondarea oso gutxitan da pertsona bakar baten egintza. Izan ere, bat gatozen ekintzak, gure bizitzari benetan zentzua ematen diotenak eta inplikatu eta esku hartzera bultzatzen gaituztenak, adierazpen kolektiboak ohi dira. Eta, gainera, jendaurreko eszenaratzeak dira, ororen tokietan gertatzen dira eta parte hartzera kilikatzen gaituzte. Gure aurrekoek sortu zituzten, eta geroko belaunaldiei jakinarazteko joera dutenez, jarraitutasun sentimendua sortzen dute. Sormenaren adierazpenak dira eta jakintza-trukean eta esperientzia kolektiboan sakontzen dute, azken finean, komunitateen gizartekoitasunean.

Ondarearen Europako 2019ko Jardunaldiek, egunerokotasunetik ihes egiteko eta gure kulturaren zati bat geureganatzeko bidea ematen diguten adierazpen horiek nabarmendu nahi dituzte. Horregatik, aurten inoiz baino gehiago, herritarrei Jardunaldi horietan parte hartzeko gonbit egin nahi diegu; hain zuzen, ludikotik erritualerainokoak eta berezkotik zeremoniatsurainokoak diren baina beti partaidetasunera zabalik dauden adierazpenak antzeman eta partekatzeko. Objektu eta tokietan gauzatzen den eta aberasten eta ondorengoei helerazten jakin behar dugun teknikak eta ezagutzak dakartzan kultura-ondare biziaren alderdi ukigarriak eta ukiezinak.

Plaza, antzoki, pilotaleku, zezen-plaza eta probalekuetatik, musika-kiosko eta elizpeetatik, musika, dantza, joko, kirol eta erromeriek Bizkaiko ondarea ezagutzeko gonbit egingo digute, urtero bezala. Eta, era berean –eta hemen dago alde berria–, gu protagonista bilakatzeko proposatuko digute, dantza egiten, abestiak ikasten, antzezlanak ikusten, horma-irudi artistikoak sortzen, antzinako erromesbideetatik ibiltzen, musika-tresnak fabrikatzen, herri ezberdinetako adierazpenak nahasten eta, batez ere, pertsonen eta komunitateen artean loturak sortzen. Ba al dago gure kultur ondarea babesteko modu hoberik?