Erakusketaz gain, hainbat ekintza ere antolatuko dira
Bisita gidatua gaztelaniaz Ainize Txopitea komisarioaren eskutik
. . . . . . . . . . . . . . . .
Erakusketaren bisita gidatua euskaraz
Ainize Txopiteak, artista eta erakusketaren komisarioak, emango duen tailerrak sormena garatzea ahalbidetuko du, collage eta marrazketako baliabide erabilgarrien bidez estrategia adierazkorrak erabiliz, hala nola ikaskuntza-metodologia eta hausnarketa sortzailea, helduak ardatz dituena, publikoa genero, etnia, maila eta adin guztietatik kanpo utzi gabe.
Daniel Txopitearen lan geometriko bat deseraikiz, Daniel Txopitearen unibertso esklusiboa birsortu nahi dugu bere sormen prozesuan zehar.
Teknikaren gaineko sarrera eta ibilbide labur bat egin ondoren, ariketa plastiko bat egingo dugu. Ariketa horretan, pieza bat sortuko dugu, geruzak plano positibotik eta negatibotik deseraikiz, eta kolorea jarriko dugu, 'Titan laranja' koadroaren agertokia birsortzeko.
6 eta 12 urte bitarteko umeentzat pentsaturiko sormen tailerra egingo dugu Daniel Txopitearen erakusketaren harira.
Daniel Txopitea (1950-1997) artistaren erakusketa oinarri hartuta fikzioak (surrealismoarekin lotuta) eta geometriak landuko ditugu.
Ametsen munduan sortzen diren irudiak landuko ditugu eta aldi berean, geometriaz baliatuta beste irudi batzuk ere sortuko ditugu. Bien arteko desberdintasunari buruz hausnartuko gara. Zergatik ote dira hain desberdinak?
Ekintzak dohainik izango dira baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da museo@durango.eus helbidean edo 94 603 00 20 telefono zenbakira deituta.