Muestra Dislocada / Dislocated nazioarteko bideoperformanceen proiekzioa da, «Ikusezinaren Kartografiak» ardatz hartuta. Botere-, kontrol- eta bazterketa-egiturak aztertzen ditu, gure bizitzetan, lurraldeetan, gorputzetan eta memorietan eragina dutenak, besteak beste, geopolitikaren, neokolonialismoaren, genero-indarkeriaren, migrazio-diasporen eta ingurumen-arazoen ikuspegietatik.
Tzitzi Barrantesek komisariatutako eta Endika Basagurenek museora ekarritako proiekzioak Kolonbia, Argentina, Espainia, Italia eta Mexikoko artisten lanak biltzen ditu. 2019an sortutako nazioarteko plataforma baten parte da, bideoperformancearen eta arte garaikideko ekintza-praktiken inguruko trukea eta elkarlana sustatzen dituena.
· Ez dago izena eman beharrik, toki-kopurua libre dago plazak bete arte.