2022 Ondarearen Europako Jardunaldiak

ONDARE IRAUNKORRA

URRIAK 1 eta 19

Durangoko Arte eta Historia Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du.

Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa babestu eta zaintzeko egungo testuinguruan, aurre egin beharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak gorabehera.

·     ·     ·     ·     ·

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barne, Durangoko Arte eta Historia Museoak bi ekintza desberdin antolatu ditu bi publiko mota desberdinentzat.

KONFIGURAZIOA-JOLASA

Haurrentzako tailerra

3-12 urte bitarteko haurrek espazioak eraikitzeko aukera zabaltzen duen tailerra da, egoera eta pertsonaiak sortu eta birsortuz. Pertsona bakoitzak sortzeko eta asmatzeko askatasun osoa izango du, errespetuzko prozesu pertsonal eta kolektibo bat garatu eta honekin ezagutza, emozio eta mugimendu mailan konkistak egin ahal izateko baldintza egokienak egotea zainduko da, proposamenik edo eredurik ezarri gabe. Erabiliko diren material guztiak birziklatuak izango da, bigarren erabilera bat emateko.

. . . . . . . 

Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa

Eguna eta ordutegia: urriak 1. 12:00etatik 13:30era

 Hizkuntza: euskara

Izena emateko: 94 603 00 20 / EMAN IZENA


LATSARRIETAKO EMAKUMEEN MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATUZ

Mahai-ingurua

Ariketa honetan, latsarrietan lan egindako emakumeek, lekukoek eta erabiltzaileek, beren bizipenak eta esperientziak partekatuko dituzte. Gaur egun ahaztutak geratu diren gaiak aipatuz, egungo belaunaldientzat ia ezezagunak direnak. Gainera, ekintza honen bidez, emakume hauei historian leku bat egin nahi zaie iraganean zein gaur egun funtsezkoa izan den papera betetzeagatik. Funtsezkoa deritzogu emakume hauen lana zaintzea eta zabaltzea.

. . . . . . . 

Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa

Eguna eta ordutegia: urriak 19 17:30etatik 19:00etara

 Hizkuntza: gaztelera

Antolatzailea: Nerea Gastón “Durango sor(tzaileen)leku 2021" bekaren irabazlea Durangoko Arte eta Historia Museoarekin elkarlanean.

Izena emateko: 94 603 00 20 / EMAN IZENA


ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
BIZKAIA 2022
Urria

Nola babestu kultur ondarea geroko belaunaldientzat? Zein eginkizun dagokio ondareari etorkizun jasangarriago eta erresilienteagoa eraikitzeko? Kultur ondare ukiezinaren jardunbideak eta adierazpenak errespetutsuagoak al dira naturarekin? Komunitateak, askotariko aniztasunak dituztenak, aktiboak al dira ondarea interpretatzen? Zein da emakumeen zeregina? Bultzatzen al da berezko egiteko moduak aintzat hartzen eta bertoko ekoizpena sustatzen dituen turismo-mota? Nola imajinatzen ditugu bizitoki izango ditugun etorkizuneko gizarteak?

Giza garapenaren funtsezko osagaia da kultura; izan ere, nortasun, berrikuntza eta sormen-iturria da pertsonentzat eta komunitatearentzat, eta alderdi garrantzitsua da ingurumen-arazoei konponbide jasangarria emateko, tokian tokitik ezagutza eta egiteko modu tradizionalen bidez. Ondarearen Europako aurtengo Jardunaldien gaiak hau aztertzera bultzatzen gaitu: zein urrats eman daitekeen gure kultura- eta natura-ondare joria eta askotarikoa babestu eta zaintzeko egungo testuinguruan, ingurumen-, gizarteeta ekonomia-erronkez beterikoan. Erronka horiei aurre egiteko asmoz, nazioarteko komunitateak 2030 Agenda onartu zuen 2015ean, eta ekintza-plan horren aburuz, jasangarritasuna da geroko belaunaldiek beren beharrak betetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe oraingo beharrak betetzen dituen garapena.

Hortaz, Agendak mundu bidezkoagoa, jasangarriagoa, oparoagoa eta baketsuagoa eraikitzen lagundu nahi du. Eta, horretarako, Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) identifikatu ditu, zeinetan pertsonak eta Lurra erdigunean kokatzen diren, eta munduko kultura- eta natura-ondarea babestu eta zaintzeko gehiago ahalegindu behar garela onartzen du (11.4. GJHa).

Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera paregabea dira kulturan eta ondarean diharduten gure profesionalek egungo eta geroko belaunadiek gure lurraldearen berezko ondare-baliabideez gozatzen dutela bermatze aldera egiten duten lana nabamentzeko. Hots, aukera ederra dira tokiko komunitateek, emakumeak bereziki aintzat hartuta, kultur ondare ukiezinaren jardunbideak eta adierazpenak birsortzen eta eskualdatzeari begira egiten duten lana agerian jartzeko. Hainbat jardueraren bitartez, naturaondarearen eta lurraldean bizitzeko eta bertoko paisaiekin harremanak izateko gure moduaren arteko loturak ulertuko ditugu.

Urrian kultur aniztasuna ospatuko duten jardueren partaide izatera gonbidatzen zaituztegu, baita gure ondarea geroko belaunaldiengana iritsiko dela bermatzeko konpromisoarekin bat egitera ere.

[INFO +]     ·     [Programa]