Tailer honetan, antzinako argazki-teknika den zianotipia teknika ikertuko dugu. Honek, eguzki-argia erabiliz, urdin koloreko inprimazioak sortzeko aukera ematen digu. Parte-hartzaile bakoitzak bere konposizioa diseinatuko du landareekin eta moztutako paper zatiekin, gero plantilla gisa erabiliko duena. Argiak materialak nola eraldatzen dituen ikasiko dugu eta gure irudiak uretan errebelatuko ditugu.
60. Durangoko Azokan erakusgai egongo diren lanetako askok ilustrazioak dituzte azalean zein barnean. Horiek bistaratzeko helburuz sortu da erakusketa hau.
2024ko Sormen Bekaren irabazleak, Irati Bazetak, bere egitasmoaren emaitza aurkeztuko du erakusketa honetan.
60. Durangoko Azokan erakusgai egongo diren lanetako askok ilustrazioak dituzte azalean zein barnean. Horiek bistaratzeko helburuz sortu da erakusketa hau.
2024ko Sormen Bekaren irabazleak, Irati Bazetak, bere egitasmoaren emaitza aurkeztuko du erakusketa honetan.
Artista eta ilustratzailea, Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn (2007) eta ondoren Ilustrazio Kreatiboa ikasi zuen Bartzelonako Eina Escolan (2010). Freelance ilustratzaile gisa lan egin du 2006tik, lan hori beste batzuekin uztartuz, museoko gidaritzatik hasi eta diseinatzaile grafiko arte. Kartelgintzan egin du lan oso hasieratik, baita ere musikarien diskoak diseinatzen, liburu azalak eta baita beste mota batzuetako irudiak egiten produktu jakinentzat.
Batxilergo artistikoa Eibarren ikasi eta gero, ilustrazioko goi-mailako zikloa Gasteizko “ADGE” zentroan egin eta diseinu grafikoa Bartzelonako “LLOTJA” eskolan ikasi ondoren, 2010ean arte bisualen arloan mugitzen den “Desegin” marka edo sinadura sortzea erabakitzen du. Estilo freskoak edo eguneratuak islatzen dira bere lanetan, material eta teknika ezberdinak erabiltzen eta ikuslegoari interpretaziorako tartea emanez.
60. Durangoko Azokaren iruditegia sortu du Iratxe Reparazek. Sormen horri buruz eta bere jardunari buruz hitz egingo du Arrate Rodriguez lagun duela.
Autore eta ilustratzaile profesionala, haur ilustrazioan espezializatua. Koloreekin eta ehundurekin jolastea gustoko du, pertsonaia bitxiak eta tipologia desberdineko eszenak sortuz, istorioak eta ideiak hainbat euskarri eta komunikazio-helburutara ezartzeko.
Markel Urrutiak, EHUn Arte Ederrak ikasi eta Bartzelonako Eina eskolan ilustrazioarekin loturiko masterra burutu ondoren, 2013an Smoke Signals Studio sortu zuen bere ilustrazio eta diseinu arloko lanentzako plataforma moduan. 10 urtetik gora daramatza musika talde eta festibalentzako irudiak sortzen: disko azalak, kartelak, kamisetak eta bestelako merxandisingerako diseinuak... Gehienbat rock musikaren esparruan egin ditu lanak, baina liburuetarako ilustrazioak eta mural ugari egiteko aukera izan du azken urteetan. Bere lanean esparru artistiko desberdinetatik datozen erreferentziak elkartzen dira. Zinea, psikodelia, natura eta kultura desberdinetako mitologien gaiek agintzen dute bere imaginarioan.
Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan egindako egonaldi artistikoan sortutako Neskato Onak komikia aurkeztuko du Uxue Bereziartuak. Komikia Udalbiltzak bideratzen duen sormen egonaldiaren baitan sortua izan da Betelu, Araitz, Larrau eta Lekunberriko herrietan. Herri hauetako adineko emakumeen testigantzak oinarri hartuta sortu da eta bertako paisaietan inspiratuz.
Kike Infamek eta Sr.Verdek landutako komikiaren aurkezpena.
60. Durangoko Azokan erakusgai egongo diren lanetako askok ilustrazioak dituzte azalean zein barnean. Horiek bistaratzeko helburuz sortu da erakusketa hau.
2024ko Sormen Bekaren irabazleak, Irati Bazetak, bere egitasmoaren emaitza aurkeztuko du erakusketa honetan.
Liburua 16 elkarrizketaz osatuta dago, euskal kulturgile beteranoei egindakoak denak, eta euren hastapenak eta orduko ametsak, hasi zireneko kultur giroa, euskal kultur sistemaren bilakaera eta egungo egora dituzte hizpide. Elkarrizketatuak dira, zehazki: Andoni Egaña (bertsolari eta idazlea), Xabier Amuriza (bertsolari eta idazlea), Edorta Jimenez (idazlea), Mixel Ducau (musikaria), Klara Badiola (aktore eta bikoiztailea), Mizel Theret (dantzaria), Xabier Olarra (itzultzailea), Asun Garikano (itzultzailea), Mikel Martinez (aktorea), Joseba Tapia (musikaria), Itxaro Borda (idazlea), Arantxa Urretabizkaia (idazle eta kazetaria), Kepa Akixo Zigor (margolari, eskultore, poeta), Yolanda Arrieta (idazlea), Miren Agur Meabe (idazlea) eta Dani Fano (komikilaria, irudigilea).
100 urte bete dituen Xabiertxo liburua abiapuntu hartuta, hainbat ertz jorratuko ditugu mahai-inguruan, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz beti ere. Mugimendu eta proiektu kultural integral baten emaitza izan zen Xabiertxo, mundua euskaratik eta euskal kulturatik eraikitzeko norabide partekatu bat zuena eta identitate kulturala elikatzeko askotariko geruzak zituena. Nori, nola eta nondik mintzo zen Xabiertxo? Nori, nola eta nondik mintzo gara gu? Atzera begira jarriko gara une batez, aurrera egiten lagunduko digulakoan.
Ipuin Inklusiboen atarian aurkituko dituzun ipuin eta liburuek berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean euskaraz hezteko lanean lagungarri izan nahi dute. Finean, hezkidetza oinarri duten eta euskaraz idatziak, edo euskarara itzuliak izan diren ipuinak bildu nahi izan ditugu atari honetan. Irakasle eta gurasoentzat bitarteko bat izan nahi du, etengabe garatzen doan ataria.
Proiektu honek euskarazko Musika Formakuntzarako ikasmateriala sortzeko eta zabaltzeko xedea du, beti ere Euskal Herriko kultur ondarea oinarri hartuz. Sortu ditugun tresna pedagogikoak publiko zabalarentzako izanik ere, honako lehen liburukian Musika Formakuntzako lehen bi urteetako gaitasunak eta jakitateak jorratuko ditugu.
Iñurri elkartearekin eta Trinchera edizioekin elkarlanean argitaratuko dugun artefaktua edo liburuxka da. Poema eta marrazkiz osatua. Minbizia Heriotza, amatasuna, maitasunaren gaiak jorratzen dituena. Hitzaurrea Jon Maiak egin du.
Talaia Feminista emakume* independente eta/edo subiranistaz osatutako talde bat gara; jatorri, eremu eta borroka politiko ezberdinetakoak. Hauxe da abiapuntutzat hartu dugun ideia: Euskal Herria (eta mundu osoa) eraldaketa sistemiko bat bizitzen ari da. Eta, hortik abiatuta, bi galderari erantzutea da gure helburua: batetik, norantz goazen; bestetik, norantz joan nahi dugun. Asmo horrekin, Talaia Feministak Euskal Herriko egoerari buruzko azterketa bat argitaratzen du urtero. Pasa den otsailean, 2024ko txostena argitaratu genuen (II.Dossierra) eta orain 2025ko azterketa egiten gabiltza.
Liburu aurkezpena
Liburu aurkezpena
Premiazkoa da bideragarriagoak, sozialki bidezkoagoak eta ekologikoki jasangarriagoak diren gizarteak eraikitzea, eta, horretarako, arlo ekologikoa eta soziala hertsiki lotzen dituen ikuspegi batean trebatutako pertsonak behar ditugu, ekosozialki hezitako pertsonak. Trantsizioak behar dira arlo politikoan, ekonomikoan, kontsumoan… eta hezkuntzan? Hezkuntzak funtsezko zeregina du ezinbesteko trantsizioan. Hezkuntza ekosozialeko hiztegia aurkezten dugu: zer, nola eta zertarako. Espero dugu baliabide akademiko bat ez ezik, inspirazio-iturri izango den tresna praktiko bat ere eskaintzea, irakasleentzat, ikasleentzat eta mundu jasangarriago eta bidezkoago baterako trantsizio ekosoziala sustatzeko interesa duen edonorentzat. Krisi eta aldaketa garai honetan, ezagutza ekosoziala inoiz baino beharrezkoagoa da. Hiztegi hau ekarpen txiki baina esanguratsu bat da ahalegin kolektibo erraldoi eta beharrezko horretarako.
Naiara Bilbao Quintana, Arantzazu López de la Serna, Urtza Garay Ruiz, Eneko Tejada Garitano, Ainara Romero Andonegui, Aitor Yáñez Perea, Javier Portillo-Berasaluce, Ander Arce Alonso, Amaia Quintana Ordorika eta Aitziber Sagastizabal Sáez.
60. Durangoko Azokan erakusgai egongo diren lanetako askok ilustrazioak dituzte azalean zein barnean. Horiek bistaratzeko helburuz sortu da erakusketa hau.
2024ko Sormen Bekaren irabazleak, Irati Bazetak, bere egitasmoaren emaitza aurkeztuko du erakusketa honetan.
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak.
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak.
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak.
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak.
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak.
Mintegia: "Amerikanuak" 50 urte eta gero. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak.