2022ko AZAROAK 4 - 27
June Baonza Pagaldaik (Durango 1979) diseinu grafikoa eta barne diseinua ikasi zituen Donostia eta Bartzelonan hurrenez hurren. Gaur egun diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile bezala dihardu fundatzailea den Limoiura estudioan. Bere ibilbideak, sentzibilitateak, begirada kritikoak eta esperientzia kolektiboek, genero berdintasun, LGTBI+ eta feminismo gaietan espezializatzera eraman dute.
Donostia, Hernani, Pasaia, Arrasate, Amurrio, Abadiño eta Mataroko udaletarako edo ta Vic-eko unibertsitatearako kanpainak diseinatu ditu besteak beste.
Bere diseinatzaile eta ilustratzaile lana, argazki eta tailerretako irakasle lanekin uztartzen du, eta BIRAK arropa eta osagarrien markan ari da sortzaile bezela.
Pribatutasunean gorde izan dena, herriko plazara ateratzea bezala ulertu behar da amatasunaren politizazioa.
Zenbat bete gabeko espektatiba jaurtitzen dira emakumeen bizkar gainera?
Non biltzen dira hautu hau jarraitzen ez dutenen bizi esperientziak?
Zer da alaba izatea?