2020ko AZAROAK 10 - 2021eko URTARRILAK 10
Carlos Merino
Carlos Merino Bastidan jaio zen 1934ko otsailaren 25ean. 9 urterekin, Gernikatik pasabide labur bat egin ondoren, Durangon kokatu zen.
Gaztetan argazkilaritzarekiko interesa izan zuen, eta hainbat ikastaro egin zituen, baina ezin izan zuen argazkigintzan profesionalki jardun geroago arte. Ezkontza, jaunartze eta bataioei buruzko erreportajeak egiten hasi zen. 60ko hamarkadan tailer txiki bat jarri zuen bere etxean Zeharkale kalean eta, 1968an, Ermodo kaleko 15. zenbakiko arkupeetan jarri zuen denda.
Denda 1973an utzi eta itsasoari ekin zion, nahiz eta Durangora itzultzen zen garaietan Argazkarirako (Zornotza) ezkontza-argazkilari gisa lanean jarraitu zuen.
Erakusketarekin honekin, Durangon lan egin zuen argazkilariaren bilduma osatzen duten argazki batzuk bildu nahi ditugu. 60 eta 70eko hamarkadetako Durangoko egunerokoa Carlos Merinoren zuri-beltzezko argazkietan isladatzen da; paisaiak, durangarrak, jaiak, kaleko bizitza, kirola eta abarren argazkiak.