· · · · ·
Historialariek erabiltzen duten iturri garrantzitsu bat, ahozkoa izaten da. Garrantzitsua baina aldi berean ahula, bere izaera immaterialarengatik. Ahozko iturriak mantentzeko esfortzu handia egin dute bai Durangoko 1936 Elkarteak zein Euskal Herriko Ahotsak elkarteak. Elkarte hauek batu dituzten Durangaldeko ahozko iturri horietan oinarriturik, bertso saio berezia eskainiko dugu Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin eta Maite Berriozabal gai-jartzailearekin.
. . . . . . .
Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna eta ordua: urriak 27, ostirala, 19:00etan
Hizkuntza: euskara
Irisgarritasuna: irisgarria (Igogailua)
Izena-ematea beharrezkoa da: 94 603 00 20 / IZENA-EMAN
Oharra: leku-kopuru mugatua
Ondare Immateriala esparru ezberdinetan adierazi daiteke. Esparru guzti horiek ez dira hermetikoak, hori dela eta, elementu kulturalak esparru desberdinetan ageri daiteke edota elkar loturik.
Ondare Immateriala ondare materialarekin esturik lotuta dago. Tresna, musika instrumentu, jantzi, janari edo leku zehatz batean adierazi daiteke. Horregatik guztiagatik, Ondare Immateriala espazio eta objektu zehatzetan agertzen da.
Kulturaren ahozko tradizioak
Ikuskizunaren arteak
Usadio sozialak, errituak eta jai-ekitaldiak
Naturarekin eta Unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta erabilerak
Artisau-teknika tradizionalak
Hizkuntza Ondare Immateriala da, kultura transmititzeko tresna nagusia baita. Euskalki mota desberdin guztiak eta hizkuntza berbera erabiltzeko mota desberdinak, hika esate beterako, ondare immateriala osatzen dute.
Toponimia Bizkaiko Ondare Immateriala osatzen du. Are gehiago, ahozko tradizioak, adibidez, esaera zaharrak, asmakizunak, ipuinak, sehaska-kantak, elezaharrak eta diru-eskeen koplak Ondare Immaterialaren parte dira (Año Nuevo, Reyes, Santa Ageda, Marzas, Eguen Zuri, Carnaval, Marijesiak, eta abar.)
Ogibideetako berariazko hizkuntza herri edo komunitate bateko Ondare Immaterialaren parte da. Ondare hau, ahoz-aho transmititzen denez, lekuz leku eta igorlez igorle aldatzen doa.
Ikuskizun arloan, musika instrumentala eta abestutako musikaz hitz egin daiteke, adibidez, erromeriak, txarangak, tanborradak edo dianak.
Dantza tradizionalak ere, adibidez, Dantzari-dantza, Kaxarranka, Ezpatadantza Arretxinagan, Arkuen dantza Lanestosan, eta abar.
Nahiz eta Bizkaian ohikoa ez izan, antzerki popularra ere aipatu daiteke. Adibidez, Muxikako el Entierro del Pellejo, edota Eguberrian, Aratusteetan edo Aste Santuan egiten diren eszenifikazio guzti horiek.
Musika instrumentuak, maskarak, jantziak eta gorputz apaindurak adierazpen kulturaletan erabiltzen direnean Ondare Immaterialaren parte ulertu daitezke.
Bizitzarekin eta heriotzarekin lotutako errituak Ondare Immateriala dira, hala nola igarotze errituak: jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa, ezkontzak, haurdunaldia eta heriotzari, doluari eta abarri buruzko sinesmenak.
Adibidez, “Maritxu Tailetako” abestia hortz bat erortzerakoan, “Maritxu Tailetako, gona gorridune eutsi hagin zaharra ta ekazu barrie”.
Urteko zikloari lotutako jaiak, hala nola Gabonak, Aratusteak, Marzak, Aste Santua, San Joan edo Santu Guztiak. Jai ekitaldi bakoitza, bere sinesmen, erritu, kantu, dantza, jolas, janzkera eta bazkari tradizionalak ... herri guztietan egiten direnak.
Baseliza eta herriko jaiek, oro har eliza- eta erlijio-egutegiarekin batera, herri bakoitzeko jaiak bere ezaugarriak ditu.
Joko eta kirol tradizionalak, umeen eta helduen jokoak, baita sukaldaritza tradiziok Ondare Immaterialaren adierazpenak dira.
Halaber, soziabilitate kolektiborako moduak eta ohiturazko zuzenbideak arautzen dituen erakundeak, hala nola kofradiak, ermandadeak eta txokoak, eta komunitatean egiten diren lanak (auzolana, bidegintzea ...) Ondare Immateriala osatzen dute.
Arlo honen barruan, faunaren, floraren, meteorologiaren, ilargi-zikloen, urtaro-aldaketen eta abarren inguruko sinemenak sartzen dira.
Baita medikuntza tradizionala ere, hainbat sendabideetan itzulia, sendabelarren erabilera, sendatzaileak eta gaixotasun batzuen kausei buruzko sinesmenak.
Azken arlo honetan artisau-teknika tradizionalak eta erabilitako lehengaiak sartzen dira. Produktua bera baizik, ezagutzak, erabilitako teknikak, jarraitutako prozesuak eta erabilitako lehengaiak dira garrantzitsu.
Erremintak, jantziak, bitxiak, jantziak, osagarriak, ontziak, musika-tresnak, etxeko tresnak, jostailuak, inguru bateko artisautza tradizionaleko altzari bereizgarriak eta artilea, oihala, egurra, papera, beira, zeramika, zumea edo burdina bezalako lehengaiak.
Lehen sektoreko eginbeharretan (abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, artzaintza eta ikazkinak) erabilitako teknikak, trebetasunak, usadioak eta prozesuak. Gaztaren, ogiaren, taloaren, txakolinaren, ardoaren eta marmeladaren salmenta, produkzioa, transformazioa eta trukea.
Ondare Immaterialaren ezaugarri nagusiak hauek dira: OI-a kolektibitate bateko kideen artean partekatzen da; Ahoz transmititu eta birsortzen da; orokorrean, haurtzarotik transmititzen da; gure memoria kolektiboaren parte da; kulturaren dimentsio materialarekin dago erlazionatua; normalean marko espazial eta denbora marko batean dago sartuta; gure bizi-modu eta egunerokotasunarekin lotuta dago; erritualizatua dago; esperientzia sentsorial bat da: arnastu egiten da, dastatu, ikusi eta sentiduen bitartez ulertzen da; bizirik dago eta dinamikoa da; ahula da, galdu daiteke.