Azoka 2023

ABENDUAK 6, 7, 8 eta 9

58. Durangoko Azokarekin bat egiten dugu museoan.

EKINTZAK MUSEOAN

ABENDUAK 6, 13:00etan

Hegats 59 "Beste modu bat"
Euskal Idazleen Elkartea

Aurkezpena

Euskal Idazleen Elkarteak  Hegats literatura aldizkaria argitaratzen du 1989 urteaz geroztik. Aurtengoak 59 zenbakia egingo du eta Garbine Ubeda idazlea aritu da editore lanetan. Elkarrizketak, erreportajeak, liburu gomendioak; laburbilduz, literaturaren beste bide batzuk 60 orrialdeetan jasoak.

Asel Luzarraga eta Garazi Albizua izango dira aurkezpenean,  Don Inorrezen parte-hartze bereziarekin.

Hegats 59 - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 6, 17:00etan

Ximon Agirrerekin solasaldia
Euskal Irudigileak

Solasaldia

Euskal Irudigileen Elkarteak antolaturiko solasaldien barruan aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egileari elkarrizketa egingo dio Arrate Rodriguezek.

Ximon Agirre - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7, 11:00etan

Ikasle Goizeko tailerra

8 - 12 urte

Agustin Ibarrolaren "Omako basoa" maisulanean inspiratutako artearen eta sormenaren mundu magikoan murgilduko gara! 

Tailer honetan, Ibarrolak baso arrunt bat aire zabaleko arte-galeria bihurtzeko erabili zituen teknikak eta ikuspegiak aztertuko ditugu. 

Eskulan eta jarduera praktikoen bidez, natura artearekin uztartzen ikasiko dute parte-hartzaileek, Omako Basoaren ezaugarri diren kolore, forma eta paisaien sinbiosian inspiratutako beren interpretazio eta piezak sortuz.

Tailerrak museoan - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7, 18:00etan

Nolakoa da amatasun feminista?
Ikus-entzunezko podcasta (Hamaika Telebista)

Solasaldia

Parte hartuko dute:

Hamaika Telebista - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 7, 19:00etan

Emakume zinemagileak, desgaitasuna eta zaintzak.
Meridiano moreak

Topaketa

"Meridiano moreak, Emakume zinemagileak, desgaitasuna eta zaintzak" izeneko nazioarteko topaketan, egunean zehar landutako gaien aurkezpena.

Topaketetan parte hartuko duten zuzendariak:

Meridiano Moreak - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 8, 12:30ean

Bermuta eta eztabaida. Etorkizuna irudikatzeko literatura.
Consonni argitaletxea

Mahaingurua

Aktibismo soziopolitikotik haratago, literaturak eta arteak iruditeriak eraiki ditzakete.

Hizlariak: Katixa Agirre eta Harkaitz Cano (proiektuko partaide/idazleak ) eta Idoia Zabaleta (Azalatik editore taldea)

Moderatzailea: Maria Mur

"Zirriborroak eta gero" liburua aitzakiatzat hartuta, hainbat idazlek bere esperientzia konta diezaguten proposatzen dugu mahai inguru hau.consonni argitaletxeak, liburua bai euskaraz bai gaztelaniaz, argitaratuko duenak, moderatuko du. Liburuan parte hartu duten egileek, Katixa Agirre eta Harkaitz Cano (proiektuan inplikatutako beste hainbaten artean), munduak irudikatzeko prozesu sortzaileaz hitz egin diezagukete, benetako alternatiba soziopolitikoetatik abiatuta, hala nola zaintza sareak, energia alternatiboko enpresak, etab. Horrela, liburuan parte hartzen duten bi egile eta Azalatik Idoia Zabaleta, proiektuaren koordinatzaile batekin hitz egitea planteatzen da.

Beraz, mahai inguru bat sortzea da asmoa, literaturak eta arteak mundu nahasi honen bilakaeran izan dezaketen zeregin erabakigarria planteatzeko eta zentzu handiagoko mundu bat eraikitzen lagunduko diguten alternatibak balioesteko.

Consonni - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 8, 19:00etan

Bertsoglosasaio. Bertsolaris eta glosadores.
Pol·len edicions

Topaketa

Parte hartuko dute: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Berta Llos, Esther Santos, Ainhoa Aranburu eta Inés Osinaga.

Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuaren katalanezko itzulpenak oso harrera ona izan du Països Catalans, eta glosadoreen eta bertsolarien arteko topaketak ahalbidetu ditu. Horixe bera da orain Durangoko Azokan erakutsi nahi dena.

Pol·len edicions - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa

ABENDUAK 9, 12:00etan

Guretik Sortuak: interakziotik fikziora.
Geure herrien eta sortzaileen arteko interakziotik sortutako kontakizunak

Aurkezpena

Udalbiltzak Geuretik Sortuak beka antolatu du bigarrenez. Euskal Herria geuretik kontatzea eta geure historiak sortzea du helburu, euskaratik eta euskaraz, hainbat diziplina artistikoren bidez: komikigintza, literatura, antzerkigintza eta zinemagintza. Horretarako, 22 sortzaile Euskal Herriko 39 herritan aritu dira haien proiektuak lantzen, herrien eta sortzaileen arteko elkarlana sustatuz. Ekitaldi honetan, beka jaso duten bi sortzaile eta bi herritako ordezkariak izango dira elkarrizketan, eta Udalbiltzako ordezkari bat izango dute moderatzaile lanetan. Bertan ezagutu ahal izango ditugu sortzaileen esperientziak, herriek jasotakoa eta elkarlanak emandakoa. Gainera, komiki-bilduma ere bertan eskuratu ahal izango da, eta 2024an zehar egingo diren lau diziplinetako zirkuituen datak ere jakinaraziko dizkizuegu.

Udalbiltza  - Durangoko Azoka 2023 - Durangoko Arte eta Historia Museoa