Arteak negarra eragin behar omen digu. Edertasuna hainbesterainokoa izan behar da, ezen astindu egin behar baikaitu. Eta barrez leherrarazi, zoriontasunez eta esker onez. Barreak eta negarrak bihurtzen gaituzte hain gizaki.
Nahiko nuke nik neuk ere nire saiakeren emaitza pobre hauek zuek hunkitzeko eta astintzeko gai balira.
Apurtuta dago beti gizakia; pertsona oro, han-hemen, hauskortasuna eta beharrizana gara. Hala ere, Jaungoikoaren maitasunak gure bihotzak zipriztintzen ditu, honako hau esan dezagun: Emoiguzu gaur egun honetako ogia.