<<       >>  

GERRA-ZANTZUAK DURANGALDEAN

MARTXOAK 21 - MAIATZAK 05

Gerediaga Elkarteak antolatutako erakusketa honen helburua izan da 1936ko gerrak Durangaldean utzi dituen arrastoen bilduma egitea.

Triskantza hura gertatu zenetik urte asko igaro diren arren eta irabazleek hura begien aurretik nahiz memoriatik ezabatzen saiatu ziren arren, gaur egun uste baino lorratz gehiago ikus ditzakegu gure inguruan.

Laburbilduz, bisitariak honako irudi hauek ikusiko ditu: gerrari zuzen loturikoak (azpiegiturak, armak eta paisaiak), bonbardaketek utzitako aztarnak (metraila eta bonba-zuloak), hildakoen presentzia (oroigarriak eta gorpuzkiak) eta oroimen-ekitaldiak.

Otxandioko bonbardaketa   |  Intxortako lubakiak  |  Gorrien bidea  |  Durangoko bonbardaketa  |  Elorrioko bonbardaketa  |  Legutioko ofentsiba  |  Saibigain  |  Okildo  |  Motxotegi  |  Mirugain  |  Nafarrate  |  El Cristo de Ochandiano  |  Cementerio de Zornotza  |  Iurretako San Migel elizako kanpaia

Erakusketa hau aitzakia paregabea da iraganeko atal ilun hura gogoratzeko eta gai latz hari, beti bezala historiaren disziplinatik begiratu beharrean, behaketa zuzena egiteko.

BISITA GIDATUAK

Jesus Mari Arruabarrenakin

· · · Izena-ematea beharrezkoa da · · ·

Apirilak 04

Euskeraz

19:00etan

Apirilak 18

Gazteleraz

19:00etan

Erakusketa - GERRA-ZANTZUAK DURANGALDEAN - Durangoko Arte eta Historia Museoa
__________________________
Gerediaga Elkartea