ZAPABURU publiko txikirako proiektu multisentsoriala da, tokiko artistekin elkarlanean sortua.
ZAPABURU arte eta haurtzaroaren arteko zubi emozional eta sentsorial gisa dago diseinatuta.
Artearen inguruan ikasi beharrean, artea bizitzeko eta esperimentatzeko apostua da; ikutu, usaindu, entzun, ikusi, bertan murgildu edo ibili.
Raisa Alava, Ruth Juan eta hezkuntza-sektoreareagaz elkarlanean sortutako eta diseinatutako proiektua da.
Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta umetxoak gurasoekin egon beharko dute.
Sarrera haurrarentzat bakarrik erosi behar da. Helduak, jardueran parte hartu nahi izanez gero, ez du sarrerarik behar. Laguntzaile bakarra egongo da haur bakoitzeko.
Umeek parte-hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea gure web gunean edo 94 603 00 20 telefonora deituta.
Ekintza doakoa izango da.
Instalazio hau haurren jolas psikomotorrerako pentsatuta dago, Ruth Juanen imajinariotik sortutako elementuen bitartez.
Animali-gurdi dibertigarrietan igo ahal izango dira, begi formako kulunkez gozatu, saltxitxa txakur iletsuan etzan mugikari koloretsu eta distiratsua ikusteko edo esku eta aurpegi formako kuxin atseginen gainean atseden hartu.
Katu tirabolagaz ere jolastu zaitezkete, puzzle dibertigarriak egin, maskaradun gazteluko ateetan zehar ibili, edota korrika eta saltoka suge psikomotor zirraragarriaren gainean.
· · · · ·
Eta hau guztia Durangoko Arte eta Historia Museoko arte garaikideko aretoan. Zumeta, Balerdi, Herrero, Regoyos, Ameztoy, etab. bezalako artisten lanen artean.
Babesleak: