Piano-jole eta konpositore Jon Antónen ikuskizun ikus-entzunezkoa izango dugu. Pianoaren zuzeneko musika minimalista eta neoklasikoa irudi-proiekzioekin uztartzen dituen esperientzia artistiko berezia.
Kontzertua doakoa izango da. Bertan, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko ordezkariak izango ditugu, elkartearen lana eta jarduera azaltzeko. Gainera, merchandising-a eskuratzeko aukera izango da, eta nahi duenak bere ekarpen ekonomikoa egin ahal izango du elkarteari laguntzeko.
Egun berean, arratsaldean, Plateruena Kultur Aterpeak Luhartz taldearen erromeria hartuko du. Ekitaldi honen bidez bildutako laguntza Geu Be elkartearentzat izango da.