Honako hau da Durangoko Krimenaren Historia Zentroko XXIV. Mahai-ingururako aukeratutako gaia: Kleroa: biktima eta kaltegilea historian zehar.
Historian zehar, kleroak oso posizio anbibalentea izan du gizarte-, politika-, eta kultura-egituren barruan, eta, aldi berean, botere- eta hauskortasun- guneetan kokatu da. Erakunde gisa, eragin sinbolikorako gaitasun handia izan du —autoritateak legitimatzeko, arau moralak zehazteko edo identitate kolektiboak eraikitzeko—, eta, testuinguru askotan, botere material eraginkorra ere bai, lurren jabetzarekin, pribilegio juridikoekin edo gobernatzen duten eliteekiko hurbiltasunarekin lotuta. Hala ere, zentralitate horrek berak tentsioen, gatazken eta indarkerien helburu bihurtzera eraman du, batez ere aldaketa politiko, erlijio-krisi edo gizarte-eraldaketa sakonen uneetan.
Baldintza bikoitz hori argi ikusten da historian zehar: kleroaren sektoreek kontrol ideologiko eta sozialeko mekanismo instituzionaletan aktiboki parte hartu zuten, disidentzia erlijioso, moral edo politikoaren jazarpenean lagunduz, eta, era berean, eliza-talde horiek ere indarkeria jasan zuten gatazka politiko eta konfesionalen testuinguruetan. Esate baterako, Erreformaren eta erlijio-gerren garaian, klero katoliko eta protestanteko kide asko jazarri, kanporatu edo exekutatu zituzten beren erlijioagatik. Era berean, aro garaikideagotan, hala nola Espainiako Gerra Zibilean, kleroa botere-egiturekin lotzen zen, eta, horregatik, indarkeria antiklerikala, jazarpena eta hilketak jasan zituen. Bi Mundu Gerretako gatazka armatuek eta gaur egun albiste direnek ere indarkeria-ekintzak adierazten dituzte, eta horietan kleroa modu batera edo bestera biktima gisa edo kaltegile gisa agertzen da.
XXIV. Nazioarteko Mahai-inguru honetan, kleroaren dualtasun horri —dominazio-agentea edo indarkerien legitimatzailea da, eta, aldi berean, jazarpena, errepresioa edota martirioa jasaten ditu— ekiteko hainbat gai-ildo proposatu dira:
Lehenengoan, erreferentzia egingo diogu ortodoxiarekiko disidentea den kleroari. Ildo honetan erlijio-erakundearen barrutik ezarritako doktrinak, praktikak edo botere-egiturak zalantzan jarri zituzten kleroko kideak aipatuko ditugu, obedientziaren eta kritikaren arteko tentsio-posizioan kokatuz. Kasu paradigmatiko bat da, adibidez, Jan Hus-ena (XV. mendea), apaiz eta erreformatzaile bohemioarena, elizaren ustelkeria salatu eta fededunengandik hurbilago zegoen eliza bat defendatu zuena. Konstantzako Kontzilioan (1415) heretiko gisa kondenatu zutenean, agerian geratu zen kleroen disidentzia zorrotz erreprimitu zitekeela. Testuinguru berriagoetan, barne-disidentzia bezala ere har daitezke, gerra guaranien esparruko jesuiten jarreretatik hasi eta Latinoamerikako Askapenaren Teologiarekin (XX. mendea) lotutako kleroaren sektoreek defendatutakoetaraino; izan ere, horiek zalantzan jarri zituzten bai egitura sozioekonomiko bidegabeak, bai elizaren hierarkiaren posizio kontserbadoreak, eta, batzuetan, zigor instituzionalei aurre egin behar izan zieten.
Bigarren ardatzean elizgizon “gaiztoaren” irudiari helduko diogu. Zelibatuaren ideal normatiboen, sexu-moralaren eta kleroko kideen benetako jokabideen arteko tentsioak aztertuko ditugu. Historian zehar, asko izan dira sexu-arauak hausten zituen kleroari buruzko aipamenak, literatura satirikotik hasi —Boccacioren Dekamerona liburuko kontakizun antiklerikalak edo Erdi Aroko fabliaux-ak, adibidez— eta legez kanpoko harreman edo praktikengatiko prozesu judizialetaraino, hala nola, ohaidetza, eskaera eta sodomia. Aro garaikidean, gaiak garrantzi berezia hartu zuen eliza katolikoaren sexu-abusuen eskandaluekin, delituzko jokabide indibidualak ez ezik, boterea estaltzeko eta kudeatzeko dinamika instituzionalak ere agerian utzi baitzituzten.
Hirugarren gai-ildoak antiklerikalismoa izango du ardatz, eta bertan kleroa indarkeriaren, jazarpenaren edo marjinazioaren subjektu gisa aztertuko dugu, eraldaketa politikoaren, gatazka ideologikoen edo sekularizazio-prozesuen testuinguruetan. Egoera horietan, kleroa eraso fisiko edo legalen zuzeneko biktima gisa agertzeaz gain, ordena sozial, politiko edo kultural baten sinbolo gisa ere agertzen da. Horren adibide da Frantziako Iraultza, non Kleroaren Konstituzio Zibilaren (1790) aurka egin zuten kleroko kide asko jazarriak, deportatuak edo exekutatuak izan ziren. Elizaren eta botere politikoaren arteko konfrontazio-logika berean sartzen da Jesusen Lagundia kanporatzea XVIII. mendean. Jesuitak Portugaldik (1759), Frantziatik (1764) eta Espainiatik (1767) —beren lurralde kolonialekin batera— kanporatu zituzten arrazoi politiko, ekonomiko edota ideologikoengatik. XIX. eta XX. mendeetan, antiklerikalismoa indartsu agertu zen Europako eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Espainiaren kasuan, Gerra Zibilean (1936-1939), milaka erlijioso hil zituzten eremu errepublikarretan, sektore askok kleroa botere-egitura kontserbadoreekin identifikatzen zuten testuinguruan. Era berean, Mexikon, Kristera Gerran (1926-1929), Elizaren eta Estatu iraultzailearen arteko liskarrak jazarpenak, kultu-murrizketak eta kleroaren aurkako indarkeria gertakariak eragin zituen. Aipatzekoa da, baita, Erdialdeko Amerikako “José Simeón Cañas” Unibertsitateko jesuiten kasua, non, Ignacio Ellacuría buru zutela, El Salvadorreko armadaren batailoi batek hil zituen 1989an, ezarritako ordenaren etsaitzat hartu baitzituzten.
Azken puntuan kleroa kontrol- eta justizia-sozialeko agente gisa aztertuko dugu. Kleroak arauen, boterearen eta gizartearen arteko bitartekari gisa duen eginkizun konplexua izango dugu ardatz, eta ordenaren zein justizia sozialaren, desberdintasunen salaketaren eta sektore ahulenen defentsan duen zeregina azpimarratuko dugu. Kleroak historikoki alderdi bikoitz horretan jardun du, diziplina sozialeko praktikak babes- eta laguntza-ekimenekin uztartuz. Alde batetik, kleroa kontrol sozialerako funtsezko tresna izan da, predikazioa, fedea, zaintza morala edo eliz epaitegietan parte hartzea bezalako mekanismoen bidez. Kontrol- eta diziplina-logika horretan kokatzen da zenbait elizgizonek zigor-jardunbideetan duten zeregina, bai arlo teorikoan, bai instituzionalean. Bereziki esanguratsua da Magdalena de San Jeronimoren kasua (XVI – XVII. mendeak), emakume-kartzela bultzatu zuena, hau da, “desbideratutzat” zituzten emakumeak giltzapetzeko espetxea.
Hala ere, zaintza- eta zigor-eginkizun horiekin batera, kleroak zeregin garrantzitsua izan du justizia sozialeko eta ahulenak babesteko moduak sustatzen. Amerika kolonialean, Bartolomé de las Casas bezalako erlijiosoek aktiboki defendatu zituzten indigenak sistema kolonialaren gehiegikerien aurrean, egiturazko indarkeria salatuz eta duintasun eta gizatasun printzipio kristauak aldarrikatuz. Azken garaietan, dimentsio hau kleroak gizarte-mugimenduetan eta giza eskubideen mugimenduetan izan duen inplikazioan islatu da; esate baterako, Latinoamerikako Askapenaren Teologiarekin lotutako sektoreetan, horien artean Ellacuria buru zuten jesuitetan, edo gatazka-testuinguruetan bitartekotza- eta adiskidetze-prozesuetan parte hartu zuten erlijio-figuretan.
Paule SANCHEZ ARIETA-ARAUNABEÑA andrea (Durangoko Arte eta Historia Museoko eta Astarloa Kulturgintzako presidentea)
Iñaki BAZÁN jauna (Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroko zuzendaria)
María Luisa CANDAU CHACON andrea (Huelvako Unibertsitatea)
Daniel PANATERI jauna (Madrilgo Carlos III. Unibertsitatea)
Levi VEIGA MEIRELES jauna (Evorako Unibertsitatea, Portugal)
Helena PITA CARUNCHO andrea (Salamankako Unibertsitatea)
Johan PUIGDENGOLAS jauna (Bordeleko Unibertsitatea, Frantzia)
Valeria TAPIA CRUZ andrea (Torontoko Unibertsitatea)
Gilberto FERNÁNDEZ ESCALANTE (Kantabriako Unibertsitateko historia doktorea)
*
Goizeko saioen buru Janire CASTRILLO andrea (Euskal Herriko Unibertsitatea) izango da
· · · · · ·
Sergi REXACH CAMPS jauna (Lleidako Unibertsitatea)
Ana E. ORTEGA BAÚN Andrea (Ikertzaile independientea)
Elena MUÑOZ andrea (Salamankako Unibertistatea)
Ana ESCRIBANO LÓPEZ andrea (Ikertzaile independientea)
Gisela NAEGLE andrea (Justus-Liebig-Universität, Giessen, Alemania)
Juan Carlos DE LA FLOR GUTIÉRREZ jauna (Gaztela-Mantxako Unibertsitaeko)
*
Arratsaldeko saioen buru Janire CASTRILLO andrea (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Tomás A. MANTECÓN jauna (Kantabriako Unibertsitatea) izango dira.
Hermógenes LEGIDO BELLIDO jauna (Valladolideko Unibertsitatea)
Rogerio TOSTES jauna (Max-Planck-Institut für Rechtsgeschichte und Rechtstheorie, Alemania)
David Micael HERNÁNDEZ MATÍAS jauna (Salamankako Unibertsitatea)
Mónica ERCILIA MARTÍNEZ andrea (La Platako Unibertsitate Nazionala, Argentina)
Laura GRACÍA CALVO andrea (Zaragozako Unibertsitatea)
Belinda RODRÍGUEZ ARROCHA andrea (Pueblako, Mexiko, Estatuko Kulturarteko Unibertsitatea)
María del Pilar BAGENETA Andrea (Cantabriako Unibertsitatea)
Gema VARONA MARTÍNEZ andrea (EHUko Kriminologiaren Euskal Institutua)
*
Goizeko saioen buru Tomás A. MANTECÓN jauna (Kantabriako Unibertsitatea) izango da
· · · · · ·
Mikel BERRAONDO PIUDO jauna (Ikertzaile independientea)
Andrés S. ANTÓN RIVAS jauna (Cantabriako Unibertsitatea) eta Eduardo ALONSO jauna (Oviedoko Unibertsitatea)
Juan María GONZÁLEZ DE LA ROSA jauna (UNED eta Zaragozako Unibertsitatea)
César BELAN jauna (Unibertsitate Kontinentala, Peru)
Francisco Javier DÍEZ MORRÁS jauna (Burgoseko Unibertsitatea)
Custodio BALLESTER BIELSA jauna (Zaragozako Unibertsitatea)
Julio De LA CUEVA MERINO jauna (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea)
Iñaki Bazán jauna (Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroko zuzendaria)
*
Goizeko saioen buru Pedro OLIVER OLMO jauna (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) izango da.
Durangoko Arte eta Historia Museoa (Etxezarreta Jauregia)
Iñaki Bazán jauna (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Janire Castrillo andrea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Tomás A. Mantecón jauna (Kantabriako Unibertsitatea)
Pedro Oliver Olmo jauna (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea)
D. Ekaitz Etxeberria jauna (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Garazi Arrizabalaga andrea (Durangoko Arte eta Historia Museoa)
Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Nazioarteko Mahai-inguruetako komunikazio onenaren sariaren bostgarren edizioa 35 urtetik beherako komunikatzaileei emango zaie.
Hitzaldietara entzule gisa joan nahi duten pertsona guztiek, graduko edo graduondoko ikasleek edo gaian interesa dutenek, erretiratuek eta abarrek, sarrera libre eta doakoa izango dute. Bertaratze-ziurtagiria nahi dutenek museo@durango.eus helbidean izena eman beharko dute eta solasaldiko saio guztietara joan.
Solasaldiaren saioak aurrez aurrekoak izango dira, eta streaming bidez ere emango dira solasaldiaren egoitzara fisikoki hurbiltzeko arazoak dituzten pertsonentzat. Egoera horretan daudenek esteka eskatu beharko dute helbide elektroniko honetan: museo@durango.eus
* Durangoko Krimenaren Historia Zentroa krimenaren historia on-line eran ikertzeko, dokumentatzeko eta hedatzeko Zentroa da, eta nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zabalduta.
Krimenaren Historia Zentroa lantresna eskura erraza da kriminalitatea, desbideraketa, sistema penala, aginte publikoaren moduak, delituaren tipologia, delinkuenteak, biktimak, e.a. aztertu nahi dituen ikerlariarentzat, eta guztia klabe historiko batean. Kontuan izango da bereziki erdi aroko kronologia (V-XV mendeak) eta, subsidiarioki, kronologia modernoa (XVI-XIX mendeak).
* * Kongresu hau BARMER Itsasontzitik azokara. Jarduera ekonomikoa, gizarte-harremanak eta gatazka armatuak Behe Erdi Aroko Europa Atlantikoko hiri eta portuetan (PID2020- 118105GBI00) ikerketa-proiektuaren jardueren parte da.
* * * Izen burua:
Diebold Schilling zaharra, Spiezer Chronik (1485): Jan Hus-en erreketa sutan