Dadaismoa artearen munduan ezarritako kode eta sistema guztiak suntsitzeko asmoarekin sortu zen.
Arrazoiaren kontzeptuan oinarritutako pentsamendu zientifikoari aurka egin zion, eta orain arteko tradizio literario eta artistikoen aurka agertu zen.
Umore ironikoko lanak sortzen ditu, izaera probokatzaile eta lotsagabea dutenak, eta mendebaldeko gizartearen aurkako kritika zorrotza egiten du.
Fotomuntaia dadaistek sortutako teknika bat izan zen, obra bakar bat sortzeko hainbat argazki zati gainjartzean zetzana. Collagea bezalako teknikak egiten zituzten, ilustrazioak bezalako baliabide gehigarriekin.
Letrei ere garrantzi handia eman zieten, haien arteko lotura ausaz eginez modu arrazional batetan egitetik aldenduz.
Korronte artistiko hori ezagutuko dugu museoan ikusgai duaden bi artisten eskutik: Nicolas Lekuona eta Vicente Ameztoy. Ikasitakoarekin batera, irudi, ebakin, tipografia eta testuetatik abiatuta, gutako bakoitzak gure collage dadaista aldarrikatzailea sortuko dugu.
[H]AMAR Lur Merino eta Raúl Lomasen (Doctor Deseo taldeko teklista eta Hermana Mary taldeko sortzailea) proiektu artistiko musikala da, 2022ko Vital Artea Lehiaketan saritua.
[H]AMAR Lurrek lo-galtze batean euskaraz idatzitako poema batetik abiatzen da, eta hamar urte beteko dituen bikote-harreman bati buruz hausnartzen du.
Haizea Barcenilla, Garazi Ansa. BAGARA sailaren zuzendariak.
Bagara proiektua emakume artisten ezagutza helarazteko asmoz sortu da. Artista hauen gaineko ezagutza transmititzeko album irudidun formatua aukeratu da. Umeei zuzentzeak bi helburu ditu, bestetik: alde batetik, umeen hazkuntzan emakume artistak modu natural batean uztartzea, baina bestetik, umeekin egiten duten irakurketaren bitartez, gurasoei ere beste erreferentzia batzuk ematea. Hori dela eta, bildumako ipuin bakoitza emakumezko euskal artista batean oinarrituko da. Lan bakoitza euskal idazle eta ilustratzaile garaikide batek egingo du, biak emakumeak. Ekitaldi honetan, lehen hiruak aurkeztuko dira.
Parte-hartzaileak: Joseba Sarrionandia, Mikel Antza, Mikel Soto, Mari Luz esteban, Eider Eibar, Adur Larrea, Susanna Martin eta AsisKo.
Ekitaldia aurkeztuko dute: Peru Magdalena, eta Jordi Panyella eta Aida I. de Pradarekin (Pol • len edicions).
Pello Lizarralde, Jose Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo.
Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarralde idazleak José Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma. Guzti horrek osatzen du SASTRAKA. Lau sortzaileek parte hartuko dute mahai inguruan.
Goian aipatu dugunaren ildotik disziplina desberdinetatik datozen 4 lagun bildu dira lan honetan eta bakoitza gainera bere erosotasun gunetik atera da. Hortik abiatuta eta bakoitzak bere esperientziaren berri emanaz arituko dira lau disziplina ezberdin horiek uztartuz lan honetan suposatu duenaz eta bere emaitzaz, hala nola, eman dezakeenaz.
Iñaki Segurolaren ibilbide literario eta bizitza elkarrekin gogoratzeko ekitaldia izango da.
Aurten, apirilaren 15ean zendu zen Iñaki Segurola idazlea, eta, beraz, aurtengoa izango da haren heriotzaren ondorengo lehenbiziko Durangoko Azoka. Gure argitaletxean, Garbiñe Larrearekin lankidetzan, Iñakik argitaratzeko prest utzitako liburua argitaratu berri dugu: Ganorexia. Horren harira, literatura eta kulturaren alorreko hainbat kide elkartuko gara, Iñaki eta haren literatur lana Durangon ere presente egon daitezen.