2025 Ondarearen Europako Jardunaldiak
ONDARE ARKITEKTONIKOA
_____________________________________
25 URTE KULTURA ERAIKITZEN
_____________________________________
25 URTE KULTURA ERAIKITZEN
Andra Mariko elizpea Goi Erdi Arora arte hiribilduko hilerria izan zen espazioan dago, eta, ondoren, XVII. mendera arte, durangarren igaro lekua, jolas gunea eta elkargunea izan da. Herriko artxibozain ohiak, José Ángel Orobio-Urrutiak eta Oier Bizkarra arkitektoak egindako ikerketa baten ondoren egindako erakusketa da, material grafiko eta dokumentala batzen duena. Honetan, Andra Mariko elizpeak historian zehar izan dituen erabilera ezberdinei buruz hitz egiten da, herriaren erdigune zentzua inoiz galdu gabe.
. . . . . . .
Hizkuntza: Elebiduna
Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna eta ordua: urriaren 2tik, azaroaren 16ra
Antolatzailea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Informazioa eta erreserbak: ez da beharrezkoa
Irisgarritasuna: Irisgarria
Durangoko elizpea Bizkaian dugun arkitekturaren mirarietako bat da. Bere 345 urteko historiak hainbat gertaera, pasadizo eta bataila eskaintzen ditu, gaur egun arte gainditu dituenak. Proposatzen den hitzaldia Oier Bizkarra Biritxinaga arkitektoak (Ondareko eraikinen birgaitzeetan aditua) egindako ikerketa-lanaren emaitza da. Orain dela gutxi berritu dute, beste aldiz bere bizitza osoan. Horri esker, geldialdi bat egin dezakegu bidean atzera begiratuz. Elizpea hobeto ezagutu ahal izango dugu, etorkizunerako bere balioa handitzearen alde eginez.
Idioma: castellano
Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna eta ordua: urriak 30, osteguna, 19:00etan
Iraupena: 50 min.
Antolatzailea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Informazioa eta erreserbak: 94 603 00 20 / IZENA-EMAN
Irisgarritasuna: irisgarria (igogailua)
Oharra: Leku-kopuru mugatua