Durangoko Martxoaren 8ko programazioaren barne, Durangoko Arte eta Historia Museoak "Ahotsak" topaketa prestatu du.
Historian zehar isilaraziak izan diren protagonistei ahotsa emateko helburua du topaketa honek. Artearen Historia errealagoa sortu nahi dugu, eta, horretarako, funtsezkoa da beste ahots eta ikuspuntu batzuk entzutea, Historia bere osotasunean ezagutzeko. Artearen Historia, emakumeek kontatua, non protagonistak emakumeak diren eta, horrela, orain arte egia bakartzat, Historia bakartzat ulertutakoarekin apurtzen den.
Idazle, dibulgatzaile eta artista hauek hartuko dute parte:
Dorleta Ortiz de Elguea
Cristina Gutiérrez Meurs
Isabel Mellén
Eugenia Tenenbaum
Aurkezlea: Dani Castillejo - Moderatzailea: Vicente Arrizabalaga
Moderatzailea: GARAZI ARRIZABALAGA CABRERIZO (Museoko Zuzendaria)
Dorleta Ortiz de Elgueak idatzitako "Estampas y palabras. 21 artistas vascos contemporáneos" liburuaren aurkezpena.
Aurkezpenenan Daniel Castillejo, Vicente Arrizabalaga eta Ariana Ruiz de Azúak parte-hartu zuten.
Isabel Mellenek idatzitako "El sexo en tiempos del románico" liburuaren aurkezpena.
Cristina Gutiérrez-Muersek idatzitako "Por mujer. Una historia desigual" liburuaren aurkezpena.
Eugenia Tenenbaumek idatzitako "Las mujeres detrás de Picasso" liburuaren aurkezpena.
"Ahotsak / Voces" topaketaren MAHAI-INGURUA
Parte-hartzaileak: Eugenia Tenenbaum, Cristina Gutiérrez Meurs, Isabel Mellén eta Dorleta Ortiz de Elguea. Moderatzailea: Garazi Arrizabalaga Cabrerizo.