2023 Azaroak 18 - 2024 Urtarrilak 28
Museoak eta Udalak doluminak helarazi dizkiote familiari
Honako hau, beraz, aukera ezin hobea da Agustin Ibarrola handiak papera ardatz hartuta egindako artelanez gozatzeko, Durangon. Gure museoak, izan ere, azken urteetan aise frogatu du, udal museo bat izan arren, hirietan antolatzen diren erakusketen parean dagoela.
Jon Sergio Atxotegi
Durangoko Arte eta Historia Museoko presidentea
Margotutako papera. Kolorea. Nortasuna. Ibarrolaren koloreak, izan ere, “bere koloreak” dira. Kolorea aplikatzeko moduagatik identifikatu ditzakegu Agustinen lanak. Bere pintzelkadengatik. Durangoko Arte eta Historia Museoan batzen diren paperezko lanetan, inpresioa presente dago, brotxakada, frottage eta delineatuen bidez Agustin Ibarrolak bere aztarna inprimatu baitu paper gainean.
Garazi Arrizabalaga Cabrerizo
Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria
Durangoko erakusketa honetako artelanak 1997tik 2022ra bitartean kokatzen dira. Egunkarietako papera erabiltzen dutenak oso bitxiak dira, bai kartoizko eskulturak, bai paperezko “collage” gaineko olio pinturak. Motibo figuratibo zehatzekin batera agertzen dira, eta, ondorioz, lanak are eta familiarrago bihurtzen dira. Nolabait, proposamen konplexuagoen saiakera kontzeptualak dira, baina guztiz amaitutako lanaren nortasun teoriko eta praktikoa galtzen ez dutenak.
Juan Ángel Vela del Campo
Arte kritikaria eta akademikoa
PAPEREZKO ESKULTURAK
OLEOA PAPEREAN
COLLAGE
ZERAK
ESTRAZA PAPERA
BISITA BIRTUALA
0 solairua
2. solairua
KATALOGOA
IBARROLA
Papera ardatz · A base de papel
Datuak
24 x 17 cm
82 orrialde
Edizio elebiduna: euskara, gaztelania.
ISBN: 9788478490141
Paperezkoa
2023
Salgai. 10 €
Aurkibidea
Margotutako paper atsegin eta intuitiboak
Juan Ángel Vela del Campo
Erakusketaren Katalogoa
Paperezko eskulturak
Oleoa paperean
Collage
Zerak
Estraza papera