Erakusketa honetan ikusgai jarri ditugun obrek, 60. Durangoko Azokan aurkeztutako hogei liburu eta disko ilustratu dituzte. Irudigileen lan hori ikusarazteko helburuz antolatu dugu erakusketa. Lanetako asko eredu digitalean sortuak izan dira, baina kasu batzuetan formatu fisikoa erabili dute. Horregatik, obra fisikoa bera erakusteko aukera eskaini dute autoreek.
Gai eta estilo anitzeko erakusketa osatu ahal izan da, Durangoko Azokaren izaerarekin bat eginez.