Ramón Zuriarrain

ALEGIAZKO PAISAIAK ETA IRONIAREN IRUDIAK

2021eko URTARRILAK 15 - MARTXOAK 14


Erakusketa hau azken urteetako (2016-2020) ekoizpenaren hautaketa bat da, bertan mihise gainekohainabt formatutako 22 olio eta 10 akuarela biltzen dira.


Zuriarrainek (Donostia, 1948) erakusketa jarri zuen Durangon 1972. urtean eta museoak erakusketa hartako obra bat du, bere ibilbide piktorikoaren hasierari dagokiona. Orain, berriz ere, bere alegiazko paisaia fantastikoak azalduko ditu, gizakien eta animalien presentzia ilunak barne, paisaiarekin kamuflaje- eta itxuraldatze-jolas batean. Surreala eta enigmatikoa da. Bere paisaiei forma xarmagarria ematen dien kolore gama anitza nabarmentzen da.

· · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Ez arte ez parte. Artearen beste historia bat.

Gainera, margolari ospetsuen 38 erretratu parodiko biltzen dituen eta duela hilabete batzuk argitaratu duen artistaren koaderno bat dago ikusgai. Ez arte ez parte. Artearen beste historia bat izenekoa.

Antonello da Messinatik (1430-1479) David Hockneyra (1937) Leonardo da Vinci (1452-1519), Zurbarán (1598-1664), Velázquez (1599-1660), Goya (1746-1828), Delacroix (1798-1863), Cézanne (1839-1906), Arteta (1879-1940), Picasso (1881-1973), Kahlo (1907-1954), Tàpies (1923-2012) eta beste margolari batzuen erretratu groteskoen galeria da.

Ramón Zubiarrain. Ez arte ez parte. Artearen beste historia bat.

Horrez gain, kartoi gaineko olio-pintura batzuk ere azaltzen dira, 2020an egindako kardinalak izenburuarekin, artista honen margolanetan hain presente dagoen irrika parodiko eta ironikoa agerian uzten dutenak.


Erakusketari buruzko bideoa. Hizlaria: Nerea Gastón.

Zuriarrainen ibilbide artistikoa bere lanetan estilo artistiko desberdinekin eta koloreekin esperimentatzeagatik nabarmentzen da. Hastapenetan, euskal artean une hartan nagusi zen abstrakzioarekin batera bizi den figurazioarekin abiatu zen, gerraosteko euskal artistek gehiago erabili zutena.

Vicente Ameztoy artista surrealista ezagutu zuenean bere lanak artistaren eragina izango du, eta, beraz, une horretatik aurrera, Zuriarrain erreferentzia surrealistak sartzen hasiko da bere lanetan. Artistak egindako lan surrealisten artean, René Magritteren artea edo Giorgio de Chirico artista italiarrarena gogora ekar diezaguketen artelanak ere badaude.

Horregatik, hemen ikusgai dauden eta azken urteetakoak diren obra askotan, estilo horiek uztartuta ikus ditzakegu, eta argi eta garbi ikus daitezke erreferentzia surrealistak dituzten lanak.