2022 ABENDUAK 2 - 2023 OTSAILAK 5
RAMÓN DE ZUBIAURRE Y AGUIRREZABAL (1882-1969) euskal margolaria erreferente garrantzitsuenetako bat da XIX. mendetik XX. menderako trantsizioko euskal adierazpen artistikoen artean. Gainera, bere jatorri familiarragatik eta Garain jaio zelako, Durangaldean bereziki estimatzen den artista da, eta, hain zuzen ere, bertatik jaso zuen bere ekoizpen piktorikoaren inspirazioaren zati handi bat.
Erakusketa-proiektu honek erakargarritasun berezia du: margolaria hil ondoren, bere lan artistikoa modu indibidualizatuan lantzen lehena da (Valentin de Zubiaurre anaiaren ekarpena alde batera utzita). Horri esker, orain arte ezezagunak ziren alderdi biografikoak eta artistikoak ezagutu ahal izango dira. Gainera, margolariaren jaiotzaren 140. urteurrena betetzen da.
Horretarako, bisitariari margolariaren bilakaera artistikoari buruzko ikuspegi kronologikoki ordenatua emango dioten hainbat lan bildu dira, Arte Ederretako ikasle gisa hasi zenetik beranduagoko ekarpenetara arte. Museoaren bildumako Durango artelanaz gain, hainbat museotako lanak ere baditugu, hala nola Arabako Arte Ederren Museoa, Bilboko Arte Eder Museoa, Bilboko Arte Sakratuen Museoa, Asturiasko Arte Eder Museoa, Iberdrola Bilduma, BBK Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Rembrandt eta Gasteizko Apellaniz galeriak eta bilduma partikularretako lanak, hala nola Gutiérrez de Zubiaurre familiarenak eta Ortiz-Elejosterenak.
Ramónen ibilbide artistikoan ibilbide bat egiten laguntzen duten 30 lan, dokumentu eta objektu (aurretik erakutsi ez direnak), bere heziketa arotik hasi eta bere ospe artistikoaren arotik bere jarduera artistikoaren azken hamarkadetara arte.
· · · · ·
DATU INTERESGARRIAK
Komisarioa: Rebecca Guerra
Jarduerak
Hitzaldia
abenduaren 13an 19:00etan
Rebecca Guerraren (erakusketaren komisarioaren) eskutik
Gazteleraz
Izena-ematea beharrezkoa da.
· · · · · · · · · ·
Bisita gidatuak
Gazteleraz:
abenduak 21 (18:00etan eta 19:00etan)
urtarrilak 11 (18:00etan eta 19:00etan)
urtarrilak 14 (11:30ean eta 12:30ean)
urtarrilak 27 (19:00etan)
Euskaraz:
abenduak 28 (18:00etan eta 19:00etan)
urtarrilak 19 (18:00etan eta 19:00etan)
otsailak 1 (18:00etan eta 19:00etan)
Izena-ematea beharrezkoa da.
Katalogoa
Katalogo berezi bat argitaratu da, non lehen aldiz argitaratzen diren Garaiko margolariari buruzko datu eta lan ezezagunak eta erakusketari berari buruzko informazioa.
1882 / 1969. Ramón de Zubiaurre.
Sorterriaren kolorea · El color de la tierra
Datuak
24 x 19 cm
175 orrialde
Edizio elebiduna: euskara, gaztelania.
ISBN: 9788478490127
Paperezkoa
2022
Salgai. 10 €
Aurkibidea
Aurkezpena
Haurtzaroa eta lehen gaztaroa
Definizio artistikoaren etapa
Ospe artistikoa eta bide berrien irekiera
Espainiako gerra zibilaren aurreko eta ondorengo ikuspegiak
Azken fasea
Erakusketaren Katalogoa
Formazioa
Estiloaren finkapena
Ospe artistikoa
Azken etapa