2022 HITZEZ ETA AHOTSEZ
Ametsak
2022ko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren ardatza ‘Ametsak’ izango dira eta aurtengo egitarauan Durangorekin lotura estua duten Leire Bilbao eta Joseba Sarrionandia idazleak eta Imanol Larrinaga ilustratzailea izango dira protagonista nagusiak.
Literaturari eskainitako ekimena maiatzaren 13an abiatu zen eta jarraipena emateko datorren maiatzaren 28an Joseba Sarrionandiak berbaldia eskainiko du Durangoko Arte eta Historia Museoan 12:00etan.