Hauek dira eskaintzen ditugun tailerra, ikasleen adina kontutan izanda:
Umeek helduek baino erraztasun handiagoa dute artea modu abstraktuan adierazteko, espontaneagoak dira eta gizarteak aurrez ezarritako moldeak etengabean puskatzen dituzte.
Zumeta artistaren lanek badute espresio mota horrekin antzekotasunik. Horregatik, margolari usurbildarraren “Erromeria” koadroan inspiratuta, ikasleek beraien margolan propioa egingo dute, dinamizatzaileak emandako pauta sinple batzuk jarraituz.
Amaieran, margotutako paperekin txapak egingo dituzte, paparrean harro-harro eraman ditzaten.
XV. mendeko Durango irudikatzen duen maketarekin ekingo dugu saioa. Maketako elementuak azaldu ostean, ikasleen inpresioak jaso eta galderak erantzungo ditugu, irudimenari bide emanaz.
Ondoren, talde txikiak osatu eta gaur egungo Durangoren maketa egitea eskatuko diegu, horretarako beharrezkoa duten materiala eskainiz.
Amaitzeko, talde bakoitzak bere lana aurkeztuko du. Horrela, modu ludikoan, Erdi Aroko Durangok eta gaur egungoak dituzten antzekotasun eta ezberdinak identifikatuko ditugu.
Idazketaren alderik estetikoena lantzen da hemen. Joanes Itziar kaligrafoaren historia labur kontatuz kaligrafiaren oinarrizko kontzeptuak azalduko ditugu lehenbizi.
Ondoren, kaligrafiaren aplikazio modernoan zentratuko gara, tatuatzaile bilakatuz une batez eta gure azalean hizki batzuk marraztuz.
Behin behineko tatuaia hauek ikasleentzat esanguratsuak diren mezuak islatuko dituzte.
Izen.ematea: Tailer hauek urtean behin antolatzen dira eta Berbaro Elkarteak kudeatzen ditu. Telefonoa: 94 620 19 18 (Itxasne)