<<       >>  

Jaime Vicario

BIZITZA BATEN ISLADA: ITSASOA, MENDIA ETA GORPUTZA.

2023ko IRAILAK 21 - AZAROAK 12

Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.

Jaime Vicario Setién

Durango, 1958-2019

Jaime Vicario artista oso ezaguna eta maitatua da bere herrian. Prestakuntza autodidaktikoa du, eta marrazkia, lumatxoa, olioa, akuarelak eta eskultura bezalako teknikak landu ditu. 80ko hamarkadan hasi zen erakusketak egiten, bakarka zein taldean, batez ere Durangon eta inguruan. Hainbat pintura lehiaketatan parte hartu du eta marrazkilari gisa aritu da hainbat aldizkaritan. Pintura irakaslea izan da urte askoan Durangon. Azken urteetan, era iraunkorrean, bere artelanak ikusgai egon dira Durangoko Atxilea dendan.

Jaime Vicario, bizi-pozaren pintorea

Irizpide nagusi bi izan ohi dira artea juzgatzeko: metodo teorikoak eta norberaren metodoa. Lehen metodoak artelanen ezaugarri formalen azterketan oinarritzen dira, baita lan horiek gizartean sortutako eragin estetiko eta ideologikoa neurtzean ere. Bigarren metodoa artelanek norberarengan ereiten duten sentsazio multzoari erreparatzean datza. Beraz, Jaime Vicarioren lanari buruzko gogoeta honen jatorrian mirespena eta adiskidetasuna daude, nire arteezagutzak eskasak direnez gero.

Uste dut bere pinturak bizitza ospatzen duela etengabe. Hala igartzen da izadiari begiratzeko moduan. Izadiarekin abiatzen duen elkarrizketa —batzuetan ozena, besteetan xuxurla artekoa— Jaimeren nortasunaren oihartzuna da, gizon alai, eskuzabal eta bitalista baten lekukotza. Eta horixe da, hain zuzen ere, bere oinordetzarik iraunkorrena.

Kolorearen enfasiak behin eta berriro aldarrikatzen du inguruan daukanak pizten dion atsegina. Eta apustu egingo nuke bere paleta argitsuan bere esker on intimoak ere egiten duela eztanda.

Jaimek oso gogoko zuen aire zabalean pintatzea eta hori egitean izadiarekiko harremana eta izadiak berari uzten zion marka emozionala komunikatzen zuen, izan lanbrotsua, izan eguzkitsua.

Jorratu dituen gai nagusiak eguneroko bizimodutik hartutako paisaiak eta jendea badira ere, iruditzen zait Jaimeren pinturetan badirela taupada metafisikoak ere. Bere asmoa hori izan ez arren. Horrenbestez, itsasoa, bere izur eta distirekin, bizitzaren metafora bihurtzen zaigu. Adar batean jaiotako ernamuinak, itxaropenaren sinbolo. Mendia, unibertso osoaren sintesia. Zerumugak lortu ezin den askatasuna adierazten du. Eta elurteak harrapatutako zuhaitzak erresistentziaren alegoria malenkoniatsua izan daitezke.

Jaimeren esku trebeak lortzen du islatzea ez soilik ikusten duena eta ikusteko era; areago, arrakala bat irekitzen du gure hautemateko eran ere. Eta halaxe, gure begiradek elkar osatzen dute mihiseak gure esperientzia isolatuen elkargune gisa jokatzen duelako.

Beste batzuetan, pentsamendu arrazionala desordenatu nahian topatzen dugu, bestelako irakurketa bat proposatzen. Txinparta surrealistak sartzen ditu, esaterako, paisaiak airean itsasten dituenean, eztabaidan elkarrekin. Erabateko fineziaz jokatzen du ikus-jolasak sortzen dituenean itsasoa eta zerua uztartuz, atmosfera onirikoa eratzeraino.

Bere lanaren beste ardatzetako bat gorputza da, aurpegierak, keinuak eta jarrerak. Aldizka, argazkigintzaren zehaztasunez jarduten du, fideltasunaren bila; eta aldizka, pintzelkada libreagoen bidez. Gorputzak pintatzeak entitate fisikoen potentziala ikertzea eskatzen du eta, ondorioz, adierazpeniradokizunak ugaritzen ditu.

Autoerretratua ahaztu barik. Zergatik norberaren burua erretratatzeko ariketa? Hobeto ezagutzeko. Artistak badaki bere burua arte-objektutzat hartuz gero introspekzio-ahalegin zintzoa egin beharko duela, kanpoko eta barruko ispiluak erkatu beharko dituela, eta ez duela etsiko tonuan, konposizioan, itzaletan, lerro motetan ere egia puska bat jaso arte.

Baretasuna. Edertasuna. Dinamismoa. Identitatea. Bizipoza.
Jaimeren pinturari isuritako tantetako batzuk mareak gora egin bitartean.

Miren Agur Meabe

2023ko uztaila

ITSASOA,
bere izur eta distirekin, bizitzaren metafora bihurtzen zaigu.

Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 150x150 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 100x100 cm.

Olioa mihisiaren gainean. 103x90 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 185x80 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 54x146 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Akrilikoa paperaren gaineanPapera: 50x70 cm.Irudia: 40 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Akrilikoa paperaren gaineanPapera: 50x70 cm.Irudia: 32,5x62 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Akrilikoa paperaren gaineanPapera: 70x50 cm.Irudia: 66x34 cm.

MENDIA,
unibertso osoaren sintesia.

Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 80x80 cm.

Olioa mihisiaren gainean. 81x65 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 46x55 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 130x97 cm.

Akrilikoa paperaren gaineanPapera: 70x50 cm.Irudia: 64x33,5 cm.

Akrilikoa paperaren gaineanPapera: 35x50 cm.Irudia: 19x48 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Akrilikoa paperaren gaineanPapera: 70x50 cm.Irudia: 64x33,5 cm.

GORPUTZAK PINTATZEAK
entitate fisikoek gordetzen duten potentziala ikertzea eskatzen du.

Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 81x100 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 80x100 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 60x60 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 73x60 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Olioa mihisiaren gainean. 152x150 cm.
Erakusketa Jaime Vicario: Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza. Durangoko Arte eta Historia Museoa.
Akrilikoa kartulinaren gainean