Euskaraz
Azaroaren 10a Memoriaren Eguna dela eta, data hori aukeratu dugu hitzaldi hau antolatzeko. Memoria historikoa berreskuratzeko eta gure iraganeko bizipenak ezagutzeko aukera izango dugu Estoucharen istorioaren bidez.
Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo historialariek Estoucharen bizitza eta ibilbidea ezagutzeko aukera eskainiko digute. Atzerritarra eta emakumea izanik, 1936ko Gerran faxismoaren aurka borrokatu zen, eta Durangoko bonbardaketetako baten lekuko izan zen. Gerora, presoen fusilamenduak ere zuzenean ikusi zituen.
Ikerketa historikoan eta dokumentazioan oinarrituta, bere bizipenak eta testigantzak abiapuntu hartuta, garai hartako nazioarteko boluntario antifaszisten errealitatera hurbilduko gara, Estoucharen istorio bereziaren bidez.
Hitzaldia euskaraz izango da (aurkezpen-materiala gaztelaniaz).
· Ez dago izena eman beharrik, toki-kopurua libre dago plazak bete arte.