Museoen Nazioarteko Eguna 2019

Maiatzak 18

Museoak kulturaren ardatz gisa: tradizioen etorkizuna” leloak erreferentzia egiten die museoek beren komunitateetako eragile aktibo diren aldetik betetzen dituzten eginkizun berriei. Museoen eginkizuna aldatzen ari da gizartean. Lehen, erakunde estatikoak ziren; orain, berriz, aldatzen ari dira interaktiboago izateko, ikusleak eta komunitatea hartzen dituzte kontuan, eta malguagoak, moldagarriagoak eta mugikorragoak dira. Gaur egun, ardatz kultural bilakatu dira eta plataforma gisa funtzionatzen dute, non sormena eta ezagutza uztartzen diren eta bisitariek aukera duten elkarrekin sortu, partekatu eta jarduteko.


EKINTZA BEREZIA

Museoak bat egin du, aurten ere, Museoen Nazioarteko Egunarekin eta egun hau ospatzeko ekintza berezia antolatu dugu maiatzaren 18an, larunbata, arratsaldeko 7etan. Bertso-saio artistiko esperimentala. Igor Elortza eta Miren Amurizarekin batera gai-jartzaile moduan Maite Berriozabal egongo da. Artea, museoak, pintura eta bertsolaritza ustartuko ditugu ekintza berritzaile honetan, ohikoa ez den eszenatokian.

Miren Amuriza
Igor Elortza